Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Ikasle-talde bat gutunak idazten. ©AI

Ikasle-talde bat gutunak idazten. ©AI

Blog

2021eko gutun-maratoia: Lagundu iezaguzu biziak salbatzen zure ikasleekin!

Amnistía Internacional,

Aurten ere, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira (abenduak 10), elkartasun-gutun eta -mezuen munduko bilketa handienarekin bat egitera animatu nahi zaituztegu. Munduko 50 herrialdetan egingo da, mundu osoko giza eskubideen defendatzaileen alde esku hartzeko. Oraingoan, hauen alde egitea proposatzen dizuegu:

  • Janna Jihad (Palestinar Lurralde Okupatuak): Israelen indarkeria erakusteagatik jazarria
  • Imoleayo Michael (Nigeria): lurpeko ziega batean giltzapetua poliziaren indarkeriaren kontra protestatzeagatik
  • Wendy Galarza (México): emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protesta egiten ari zela tiroek zauritua
  • Bernardo Caal (Guatemala): espetxean, ibai sakratu bat defendatzeagatik
  • Mohamed Baker (Egipto): askatasuna defendatzeagatik giltzapetua
  • Zhang Zhan (China):COVID-19ari buruzko informazioa emateagatik espetxeratua

Jarduera honetan, urtero laguntza behar duten pertsona jakin batzuen aldeko milioika sinadura eta elkartasun-mezu jasotzen dira. Jarduerari esker, pertsona horietako batzuen bizitza hobetzea lortu dugu, Nassima al Sadarena, adibidez; emakumeen askatasunaren aldeko aktibista hori giza eskubideak modu baketsuan defendatzeagatik atxilotu zuten 2018an. Mundu osoko jendeak igorritako 777.611 gutun eta tuitei esker eta gauzatutako ekintzei esker, Nassima aske utzi zuten 2021eko ekainean, eta familiarekin eta lagunekin da berriro.

Zuen ikastetxean maratoia martxan jarri nahi baduzue, urrats hauek egin behar dituzue:

1. Sartu kasuak eta bakoitzerako proposatutako ekintzak azaltzen ditugun aurkezpen interaktiboan. Aurkezpena parte-hartzaileekin erabili edo partekatu dezakezue.

2. Eman ezagutzera kasuak ikastetxean. Guk eskainitako posterrak erabil ditzakezue, edo ikasleei eska diezaiekezue kasuei buruzko horma-irudiak eta marrazkiak egiteko, eta gero ongi ikusteko moduko lekuren batean jarri (korridoreak, patioa, sarrera, etab.).

3. Denbora baduzue, jarri martxan kasuei buruzko aurretiko tailerren bat, pertsona horiei gertatzen zaienari buruz eta jasaten dituzten eskubide-urraketei buruz hausnartzeko.

4. Esku hartu sei kasuetakoren baten alde (edo guztien alde!). Elkartasun-ekintzak egiteko edo gutunak idazteko aukera duzuela ikusiko duzue (zenbait eredu sartu ditugu, orientatzeko erabili ahal izan ditzazuen). Aukeratu hobekien datozkizuenak!

5. Bidali gutunak eta egindako ekintzen argazkiak eta bideoak helbide honetara: redescuelas@es.amnesty.org . Gure sareetan erakusten saiatuko gara!

Esteka honetan lor dezakezue beharrezko material guztia.