Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to Euskera:] manos sobre colores del Orgullo ©Pixabay Alexandra_Koch

[Translate to Euskera:] manos sobre colores del Orgullo ©Pixabay Alexandra_Koch

Blog

Aldarrika dezagun dibertsitatean oinarritutako hezkuntza

Aurten, LGBTI Harrotasunaren aldarrikapenen leloa honako hau izango da: “Hezkuntza, eskubideak eta bakea: Harrotasunak eraldatzen du”. Lelo horren helburua da dibertsitatean oinarritutako hezkuntza modu orokortuan ezar dezatela aldarrikatzea, hori baita LGTBIfobiari aurka egiteko bidea. Horrez gainera, LGBTI arloko estatuko legeak nahiz lege autonomikoak ezartzeko ere aldarrikatu nahi da, zenbait autonomia-erkidegotan gerta daitekeen atzerakadari aurre egiteko.

Amnesty Internationalen ustez, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa da eskubide horien urraketen kausei heltzeko. Pentsamendu kritikorako ingurune egokia sortuz, pertsonei aukera ematen zaie beren balioen eta jarreren gainean hausnartzeko eta, azken batean, nork bere jarrera aldatzeko. Giza eskubideen aurkako gehiegikeriak prebenitzeko, diskriminazioari aurka egiteko, berdintasuna bultzatzeko eta jendeak erabakitzeko prozesuetan parte hartzea sustatzeko balio du.

Hori dela eta, ekainean aldarrikapen horrekin bat egiteko proposatu nahi dizuegu. Hona hemen proposamen batzuk:

1. Hitzaldi bat eman, tailer bat antolatu edo eztabaida bat egitea Orgullo de ser hezkuntza-materiala erabiliz. Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako jarduerak eskaintzen dizkizue, baita informazio osagarri ugari ere: oinarrizko kontzeptuak, LGBTI historia, gorroto-diskurtsoak…

2. Zuen herriko LGBTI elkarteekin harremanetan jartzea; izan ere, seguru asko eskarmentua izango dute ikastetxeetan tailerrak egiten, eta zuzeneko lekukotzak eman ditzakete. Estatuko LGBTI+ Federazioaren webgunean federazioko kide diren 57 elkarteak biltzen dituen mapa bat duzue. Era beren, zenbait autonomia-erkidegotan egoitzak dituen Fundación Triángulo elkartearen webgunea bisita dezakezue.