Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to eus:] Visita de estudiantes a las fosas del cementerio de San Fernando, en Sevilla

Blog

ALJARAFE IKASTETXEA: “BIZITZARAKO HEZIKETA”

Irene Rojas-Marcos Vidal, Espainiako AIko Hezkuntza Taldea,

“Oso garrantzitsua iruditzen zait memoria historikoa landu izana. Uste dut guztiok entzun dugula zerbait gaiari buruz, baita sareetan irakurri ere, baina, egiaz, desinformazio handia genuen”, Paola Zahino, Batxilergoko bigarren mailako ikaslea.

Aljarafe Ikastetxea Sevillako Mairena del Aljarafe udalerriko ikastetxe bat da, eta haren leloak, “Bizitzarako heziketa”, ongi islatzen ditu bere helburu pedagogikoak. Ikastetxe hau bere hezkuntza proiektu berritzailearengatik nabarmentzen da; ikasleen jarrera kritikoa sustatzen du; askatasuna babesten du, eta helburutzat du elkarlana eta gainerakoekiko errespetua sustatzea, giza eskubideak beti ardatzean jarrita. Ikastetxearen helburua da arlo akademikoan ez ezik arlo sozial eta kulturalean ere kontzienteak eta arduratsuak izango diren gazteak heztea.

Ikasturte bakoitzean, gai bat lantzen dute orokorki irakasgai guztietan, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarte. 18/19 ikasturtean, klaustroak Memoria Historikoa lantzea erabaki zuen, gaurkotasun handiko gai bat, gure iraganari heltzen diona gure orainean eta etorkizunean eragiteko. Gutxi dira gai hori Aljarafe Ikastetxeak bezainbesteko sakontasunez eta zehaztasunez landu duten ikastetxeak, gai polemikoa izan daitekeelako, nagusiki, baina, halaber, sormen handia izan behar delako ikasleak inplikatzeko eta haien arreta erakartzeko, askorentzat gai ezezaguna izanik. Zalantzarik gabe, Aljarafe Ikastetxeak lortu zuen. Ikasturtean zehar hainbat eta hainbat proiektu gauzatu zituzten, eta gaia objektibotasunez eta originaltasunez lantzea lortu zuten.  

Txikienekin (3, 4 eta 5 urte), adibidez, “emakumezkoen sufragioa” kontzeptua aurkeztu zuten. Zenbait dinamika erreal egin zituzten erabakiak hartzeko darabilten Biltzarrean, eta Clara Campoamor ezagutu zuten. Lehen Hezkuntzan, protagonismo berezia hartu zuen Pablo Picassoren Gernika margolanak, Ikastetxeko patioetako baten horma estaltzen duenak. Ikasle baten amonak oso modu entretenigarrian azaldu zituen margolanaren historia, irudiak eta esanahia. Matematika lantzeko, errazionamendu-kartak erabili zituzten. Lehen Hezkuntzako seigarren mailan, emakumeak Errepublikan izandako eginkizunari buruz irakurri zuten, eta Plastikan, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenak margotu, eta egutegi bat sortu zuten, ondoren ikasturte-amaierako bidaia finantzatzeko erabili zutena.

Era berean, Sevillako San Fernandoko hilerriko hobiak ikusteko txangoa egin zuten DBHko 3. mailako ikasleekin, eta haiekin joan ziren memoriaren alde lan egiten duen Todos los Nombres elkarteko zenbait kide. Batxilergoan, Gerra Zibilean eta diktaduran Espainian bizi izan ziren kazetari atzerritarren testuen errezital bat antolatu zuten, eta omenaldia egin zioten Antonio Machadori. Hainbat ikasmailatan hitzaldiak egin zituzten beren bizipenak kontatzera etorritako aitona-amonekin, eta ikasle batzuek aukera izan zuten lau belaunaldi elkarrekin ikusteko (birramona, amona, ama eta seme-alabak). Gainera, familien laguntzarekin, garai hartako objektuen erakusketa bat antolatu zen; bertan ikusgai zeuden, besteak beste, emakumeen lentzeria edo argazki-kamera zaharrak. Ikasmaila guztiek antzezlan bat antzeztu zuten antzerkiko irakasgaian; Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako ikasleek, adibidez, Las Bicicletas son para el Verano eta Farsa Memoria (horren egilea, Lolo Olivares, ikastetxeko ikasle ohia da, eta Filosofiako irakaslea gaur egun) antzeztu zituzten, hurrenez hurren. 

“Ikastetxearen lana ez zen izan gure ideologia edo pentsamendua aldatzen saiatzea, baizik eta gure adimena zabaltzen saiatzea, irakasleen erabateko inplikazioarekin, frankismoan zehar jazotako gertaera traumatikoak eta egia ezagut genitzan”, adierazi du Marta Ambrosiok, Ikastetxeko ikasleak.

 

Rosario Santos Aljarafe Ikastetxeko historia-irakaslea izan zen proiektuaren koordinatzaile nagusia, eta aitortzen du ikasturtea amaitu arte ez zirela jabetu zenbat gauza egin zituzten, eta ez zela inolako arazorik izan ziurtatzen du. Senideak, ikasleak eta irakasleak gogoz aritu ziren, eta proiektuan parte hartu zuten; horri esker, sentikortasun berezia garatu zen gaiaren gainean, eta gaur egun ere lantzen jarraitzen dute. “Gure betebeharra da ikasgeletara eramatea ezagutza historikoaren JUSTIZIA, gure historia eta horren protagonistak ez ahazteko MEMORIA eta ahanztura-urte luzeak konpentsatzeko ERREPARAZIOA”. 

Gauzatu zituzten proiektu eta ekimen guztiak ikusgai daude ikastetxearen webgunean, eta oso ongi azalduta daude, argazki, bideo eta irakasle zein ikasleen testigantzekin.