Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Afganistango neska batzuk eserita @Pixabay

Afganistango neska batzuk eserita @Pixabay

Blog

Aurtengo martxoaren 8an, esku hartu Afganistango emakume eta neskatxen alde: iraultzaileak dira!

Afganistanen, talibanak boterera iritsi direnetik, emakumeek eta neskek eskubide-urraketa bereziki larriak jasan behar izaten dituzte egunerokoan: emakume gehienek ezin dute lanik egin; seigarren mailatik gorako mailetan dauden neska gehienak ezin dira eskolara joan, eta unibertsitateetan, sexuaren araberako bereizketa-arau zorrotzek unibertsitate-ikasketak egiteko aukera mugatzen diete neska gazte askori.

Gainera, genero-indarkeriazko mehatxu gehiago jasaten dituzte, eta oso mugatuta dituzte mugitzeko eta biltzeko askatasuna, baita adierazpen-askatasuna ere, jantziak aukeratzekoa barne.

Zure ikasleekin gai hau lantzea proposatzen dizugu, bereziki martxoaren 8ari begira. Hezkuntza-proposamenak honako hauek biltzen ditu:

  • Irakasleentzako informazioa eta Afganistango emakume aktibistei buruzko oinarrizko hiru tailer.
  • Afganistango emakumeei buruzko erakusketa eta kartelak.
  • Ekintza-proposamena.