Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to Euskera:] Ana Bernal-Triviño

[Translate to Euskera:] Ana Bernal-Triviño © Private

Blog

Diskriminazio positiboak desparekotasun-egoerak zuzendu, eta estereotipoak apurtzen ditu

Por Vega Alonso del Val (@VegaAlonsoV), colaboradora de Amnistía Internacional,

Kazetaria, Universitat Oberta de Catalunya unibertsitateko irakaslea, giza eskubideen defendatzailea eta konprometitua, Ana Bernal-Triviñok Berdintasun Ministerioaren sari bat jaso berri du, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egiten duen lanagatik. Zenbait liburu argitaratu ditu, hala nola No manipuléis el feminismo. Una defensa contra los bulos machistas. Berarekin hitz egin dugu diskriminazio positiboari buruz.

Zer desparekotasunen aurka egiten du borroka diskriminazio positiboak?

Adibide nagusietako bat, eta ikus dezakegun ohikoenetako bat, soldaten desberdintasuna da, soldata-arrakala gisa ezagutzen duguna, hau da, emakume batek eta gizon batek lan bera egitearen truke jasotzen duten diruan dagoen aldea. Askotan ez da egoten oinarrizko soldatan, horri eransten zaizkion osagarrietan baizik. Europako Estatistika Bulegoaren (Eurostat) datuek onartzen dute Espainian emakumeen % 20k gizonek baino soldata txikiagoak jasotzen dituztela. Horrek eragotzi egiten du emakume horiek baldintza-berdintasunean garatu ahal izatea gizartean; izan ere, gutxiago irabaziz gero, aukera txikiagoa dugu bizi-baldintza hobeak izateko. Luzera ondorioak ditu, halaber, haien erretiroan.

Nola sortzen da diskriminazio positiboaren kontzeptua?

AEBn jaio zen, iparramerikarren artean biztanle beltzek jasaten duten arrazagatiko segregaziotik abiatuta. Emakumeen kasuan, beti izan da zailagoa lan-merkatuan sartzea, eta orain ere halaxe da, batez ere baldintza berdinetan. Lan prekario gehienak egiten jarraitzen dute, bai sektoreei dagokienez, bai lan-baldintzei dagokienez. Adibidez, lan behin-behinekoagoak dituzte, gutxiago kobratzen dute eta garapen profesionala mugatzen duten ordutegiak izaten dituzte, askok lanaldi erdian lan egiten dutelako etxeko lanekin eta familiaren zaintzarekin uztartu ahal izateko. Horrek bi egoera sortzen ditu. Alde batetik, lur itsaskorra, hau da, zenbait emakumerentzat etxeko egoera eta zaintza-lanak lanbide batean aurrera egitea eragozten dien itsasgarri indartsu bat dira. Beste alde batetik, kristalezko sabaia dugu. Ikastea, beren prestakuntza hobetzea eta merezimendu profesional gehiago edukitzea lortzen duten emakumeen kasuan, une bat iristen da non ezin izaten duten gehiago aurrera egin: sabai ikusezin bat dago, eta aurrera egitea eragozten die, zuzendari-karguetan gehienetan gizonezkoek egiten baitute gora. Horrek esan nahi du tratu desberdina dagoela lanaren banaketan. 

Ana Bernal-Triviño, la Mañana de la 1

Ana Bernal-Triviño, la Mañana de la 1 saioan, © Javier Herráez

 

Nola sortzen da diskriminazio positiboaren kontzeptua?

AEBn jaio zen, iparramerikarren artean biztanle beltzek jasaten duten arrazagatiko segregaziotik abiatuta. Emakumeen kasuan, beti izan da zailagoa lan-merkatuan sartzea, eta orain ere halaxe da, batez ere baldintza berdinetan. Lan prekario gehienak egiten jarraitzen dute, bai sektoreei dagokienez, bai lan-baldintzei dagokienez. Adibidez, lan behin-behinekoagoak dituzte, gutxiago kobratzen dute eta garapen profesionala mugatzen duten ordutegiak izaten dituzte, askok lanaldi erdian lan egiten dutelako etxeko lanekin eta familiaren zaintzarekin uztartu ahal izateko. Horrek bi egoera sortzen ditu. Alde batetik, lur itsaskorra, hau da, zenbait emakumerentzat etxeko egoera eta zaintza-lanak lanbide batean aurrera egitea eragozten dien itsasgarri indartsu bat dira. Beste alde batetik, kristalezko sabaia dugu. Ikastea, beren prestakuntza hobetzea eta merezimendu profesional gehiago edukitzea lortzen duten emakumeen kasuan, une bat iristen da non ezin izaten duten gehiago aurrera egin: sabai ikusezin bat dago, eta aurrera egitea eragozten die, zuzendari-karguetan gehienetan gizonezkoek egiten baitute gora. Horrek esan nahi du tratu desberdina dagoela lanaren banaketan. 

Diskriminazio positiboak pribilegioak eskaintzen ditu, ala ekitatea da?

Ezin diogu pribilegio esan berdina kobratzeari. Ezin diogu pribilegio esan aukera-berdintasuna sustatzeari, abiapuntua ez baita berdina mundu guztiarentzat. Politika bat aplikatzen baduzu, baldintza-berdintasuna eskaini behar duzu. Beti ematen dut metro bateko horma baten atzean zer gertatzen ari den ikusi ezin duten bi pertsonaren adibidea. 30 cm-ko banku bat ematen badiogu bakoitzari, bertan igo daitezen, pentsa dezaket berdintasunez jokatzen ari naizela, baina akatsa egiten dut, aldez aurretik ez baitut kontuan hartzen abiapuntuko desberdintasun bat, hots, biek ez dutela berdina neurtzen. Batek 1,85 cm neurtzen badu eta besteak 1,50 cm, biek helburu bera lortzeko –hormaren gainetik ikustea-, banku altuagoa eman beharko nioke bigarrenari. Hori ez da diskriminatzea, baizik eta aukera berdinak ematea eta biek helburua lortzea. Abiapuntu desberdina dute. Estatistikako datuek adierazten badigute emakumea gutxiagotasun-egoeran dagoela lan-merkatuan eta lan-baldintza okerragoak dituela, horrek esan nahi du egoera hori zuzendu beharra dagoela.

Zer abantaila nagusi ditu diskriminazio positiboak?

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren edo beste erakunde batzuen ikasturte-hasierako irudiak ikusten ditugunean, adibidez, ordezkaritza irreal bat ikusten dugu, postu horiek guztiak gizonen esku baitaude. Diskriminazio positiboak munduaren irudikapen erreal bat berresten du. Horren onurak: irudikapen erreal hori, bi sexuentzako erreferenteen sorrera sustatzea, estereotipoak apurtzen laguntzea, rolak parekatzea eta baldintza berdinetan emakumeek lanak garatzeko gaitasun berbera dutela erakustea. Era berean, ekitate erreala sortzea ahalbidetzen du, eta, batez ere, baztertuta dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, beren formakuntzarekin edo merezimenduekin zerikusirik ez duen arrazoi batengatik, sexuagatik, lan-merkatutik baztertuta daudenenak, kasu honetan. 

“Kuotak arazo bat dira, eta ez irtenbidea”. Hori da zure liburuan gezurtatu nahi duzun esaldietako bat. Nola desegingo dugu uste hori?

Arazoa ez dira kuotak. Arazoa da emakumeak desparekotasuna jasaten duela historikoki, bai lan-esparruan, baita beste askotan ere. Arazoa matxismoa da, eta egitura patriarkal bat. Kuotak ez dira diskriminazio-faktore bat. Espainiako Auzitegi Konstituzionala bera kuotak ezartzearen alde agertu zen, eta aipatu zuen horrek ez duela urratzen Konstituzioaren 14. artikulua, ezta sexuagatiko diskriminaziorik ez izateko betebeharra ere, desparekotasun-egoera bat zuzentzea baitu helburu, hain zuzen ere.

Zenbait ahots kritikoren ustez, diskriminazio positiboak are desparekotasun handiagoa sortzen du, edo paternalista da. Zer deritzezu argudio horiei? 

Patriarkatuak eta matxismoak ematen dien nagusitasun-egoeraren onurak jasotzen dituzten pertsonen iritzi tipikoak dira; horiek inoiz ez dute zalantzan jarri beren abantailazko egoera, eta erasotzat hartzen dute diskriminazioa zuzentzera bideratutako neurriak aplikatzea. Neurri horiek ezin dute desberdinkeria gehiago sortu, abiapuntuko desberdinkeria bat zuzentzeko ezartzen baitira. Abiapuntuko egoera, hori bai ez dela naturala. Diskriminazio positiboa paternalista ere ez da. Ia paternalistagoa da askotan lan-merkatuan elkarrizketatzen dituzten emakumeek baino curriculum eskasagoa duten gizonen oniritziaren mende egon behar izatea.

Ez genuke kuoten beharrezkotasunari buruz eztabaidatu behar?

Gizartean egon daiteke oraindik kontua ulertu ez duen jendea. Legeak garatzea eta praktikan jartzea oztopa ez dezatela, horixe da gakoa. Zigorrak aurreikusten diren ala ez, horren araberakoa ere bada. Norvegiak, adibidez, konpromisoa hartu zuen 2003az geroztik, eta enpresetako emakume kontseilarien kopurua % 3tik % 40ra hazi da. Emaitza bertsuak lortu dituzte Italian, Frantzian, Belgikan, Holandan edo Erresuma Batuan. Nire ustez, herrialde bakoitzak bere kuota-politika ezarri behar du. Nahiago nuke beharrezkoa izango ez balitz

Kuotak erabateko irtenbidea dira?

Konponbidearen zati bat dira. Askotan, kuotak kristalezko sabaietan bakarrik ezartzen dira, eta ez askoz prekariagoa den merkatu bateko beste egoera batzuetan. Ez dira erabateko soluzioa, baina bai lan-merkatua aldatzen hasteko gutxieneko eta nahitaezko urratsa. Kuota irtenbidearen parte bat da. Lanpostu horietako baldintzak hobetu ere egin behar dira: soldata, ordutegia, kontziliazioa...

Ana Bernal-Triviño en la presentación de su libro

Ana Bernal-Triviño bere liburuaren aurkezpenean. © RTV

Non aurki ditzakegu diskriminazio positiboaren adibide gehiago?

Hizkuntzaren erabileran ere ikus ditzakegu adibideak, erabilera ez-sexista batean, biztanleriaren erdia diskriminatuko ez duen erabileran. Aipatu dugun guztiagatik jaio zen Berdintasun Legea 2007an, gizonen eta emakumeen arteko aurretiko desberdintasun horiek zuzentzeko.

COVID-19ak areagotu egin dezake genero-desberdintasuna, eta, ondorioz, ekitatea geldiarazi?

Bai. Jada ari gara nabaritzen. Hainbat erakundetatik, eragin hori aztertzen hasi dira. Pandemiak larriagotu egin du lan-merkatuan eta zaintzen arloan aurretik existitzen zen desberdintasuna. Itxialdian, seme-alaben zaintza eta etxeko lanak emakumeen gain geratu ziren ia erabat, eta karga mental psikologiko handiagoa izan zuten. Kontziliazioaren arazoa ere hor dago. Gainera, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzat etxetik lan egitea ez da onuragarria, tratu txarren emaileak are gehiago kontrolatzen baititu. Pandemiak aztertu beharreko esparru berri bat ireki du.