Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Ikasle-talde bat Indian ©Pixabay

Ikasle-talde bat Indian ©Pixabay

Blog

Haurrak eta giza eskubideak

  • Orain dela gutxi samar arte, gizadiaren historian haurrak eskubiderik gabeko pertsonatzat hartzen zituzten, eta gurasoen nahiz familien mendekotzat. XX. mendean hasi zen aldatzen egoera hori.
Juan Ignacio Cortés, Amnesty Internationaleko kolaboratzailea,

Giza eskubideen eboluzioa eskubide horien konplexutasuna eta irismena handituz gizadiak animalien erreinuan gora nola egin duen azaltzen duen istorioada. Hasieran, eskubideak pertsona gutxi batzuentzat bakarrik aitortzen ziren, herritarrentzat (baita demokraziaren sorterrian ere, Atenasen).

Denborak aurrera egin ahala, gizonezko herritar guztientzat zabaldu ziren, eta, emakumeak ere onuradunen artean sartu ostean, herritar heldu guztientzat. Baina erregimen politiko aurreratuenetan ere, haurrei ez zitzaien eskubiderik aitortzen.

Errealitate horretan, Haurren Eskubideen gaineko Konbentzioak, 1989an onartuak, lau printzipio ezarri zituen, argi utzi zutenak haurrek, garatzen ari diren izakiak izan arren, eskubideak dituztela:

  • Diskriminaziorik eza ("Estatu parte-hartzaileek Konbentzio honetan adierazitako eskubideak errespetatuko dituzte, eta bere jurisdikziopean dagoen haur orori aplikatzen zaizkiola bermatuko dute, inolako bereizketarik egin gabe”, 2.1. artikulua).
  • Haurraren interes gorena ("Haurrei buruzko neurri guztietan [...] lehentasuna emango zaio haurraren interes gorentzat hartzen denari", 3.1. artikulua).
  • Bizitzeko, bizirauteko eta garatzeko eskubidea (6.1. eta 6.2. artikuluak).
  • Haurren parte-hartzea ("Estatu parte-hartzaileek bermatu egingo diote haurrari [...] beregan eragina duten gai guztietan iritzia askatasunez adierazteko eskubidea", 12.1. artikulua).

Konbentzioaren aurrekariak

1924an, Nazioen LigakHaurren Eskubideen Genevako Adierazpena onartu zuen. Bost artikulu bakarrik ziren, eta garapen material eta espiritualerako eskubidea, behar-kasuetan laguntza jasotzeko eskubidea eta esplotaziotik babestua izateko eskubidea aitortzen zizkien haurrei. 

1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak honako hau ezarri zuen 25.2. artikuluan: “Amek eta haurrek zaintza eta laguntza berezia jasotzeko eskubidea dute”.

1959an, Haurren Eskubideen Adierazpenak, NBEk onartutako 10 artikuluko testu sinple batek, babes berezia jasotzeko eskubidea aitortu zien haurrei, eta lehen aldiz aipatu zuen “haurren interes gorena”. Hala ere, ez zuen indar legalik.

1966an, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunak “haurren eta nerabeen alde babes- eta laguntza-neurri bereziak” hartzeko deia egin zuen (103. artikulua). Nazioarteko itun batek, Estatu sinatzaileek nahitaez bete beharreko legezko testu batek, adingabeen eskubideak aitortu zituen lehen aldiz.

Hurrengo urteetan, zenbait adierazpen eta legezko testuk hainbat eskubide aitortu zizkieten haurrei:

Konbentzioaren ondoren

1989ko azaroaren 20an, hamarkada bat baino gehiago testua lantzen igaro ostean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zuen.

Orduz geroztik, Konbentzioa historia osoan babes handiena jaso duen giza eskubideen aldeko tresna bihurtu da. 2015ean Somaliak eta Hego Sudanek berretsi ostean, Nazio Batuen Erakundeko 187 estatu-kideek sinatu dute, eta guztiek berretsi dute, Estatu Batuek izan ezik.

Haurren eskubideen babesa indartu egin da ordutik, Konbentzioaren hautazko hiru protokolo onartuta.

2000. urtean, NBEk haurren salerosketari, prostituzioari eta erabilera pornografikoari buruzko protokoloa eta  haurrek gatazka armatuetan parte hartzeari buruzkoa onartu zituen, eta, horien ondorioz, Estatuek nahitaez hartu behar izan zituzten neurriak, haurrek gatazka armatuetan parte hartzea eragozteko eta haiek sexualki esplotatzea saihesteko.

2011n, beste protokolo bati esker, Haurren Eskubideen Batzordeak, Konbentzioaren aplikazioa gainbegiratzen duten 18 aditu independentek osatutako organoak, aukera izan zuen haurren eskubideen urraketen salaketak jaso eta ikertzeko.

Amnesty Internationalek Know Your Rights and Claim Them (Conoce tus derechos y reclámalos) liburua aurkeztean gogorarazi duenez,  "1989an gobernuek haurren eskubideak babesteko konpromisoa hartu zuten, baina askok oraindik ez dute entzuten haurren ahotsa”.

Emaitza: zenbait herrialdetan 9 urteko neskatxak ezkontzera behartzen dituzte; 61 milioitik gora haur ez dira lehen mailako eskolara joaten, eta 2019an, sei haurretatik bat miseria gorrian bizi zen.

Oraindik bide luzea dugu aurretik, haurren eskubideak bete-betean aitortuak izan daitezen. Oztopoak oztopo aurrera darraigula da berri ona.

NBEko Giza Eskubideen goi-komisario den Louise Arbourrek Konbentzioaren 18. urteurrenean esan zuen moduan, gakoa da ulertu dugula “haurrak ez direla guraso edo tutoreen jabetza, ezta eskuzabaltasun edo borondate onaren jomuga ere, eskubideen titularrak baizik”.