Aparteko ekintza dakarkizuegu!
2018. urtean, Almudena Carracedok eta Robert Baharrek ElSilenciodeOtros oparitu ziguten, “Argentinako kereila” delakoan antolatu ziren erregimen frankistaren biktimen borroka isildua erakusten digun film dokumental zoragarria.
Aurten, 2024an, Noestássola:laluchacontraLaManada aurkeztu dute. Isilean ekoiztu duten dokumental horretan, “Lucía” eta “Paloma” biktimen hitzak entzun daitezke Natalia de Molina eta Carolina Yuste aktoreen ahotsetan, eta gertaerak hurbiletik ezagutu zituzten pertsonen testigantza berriak ere ageri dira. Hala, Noestássola dokumentalak matxismoak justizian, hedabideetan eta gizartean dituen josturak azaltzen ditu, eta erakusten du mugimendu batek aldatu egin zuela herrialdeak sexu-indarkeriari aurre egiteko zuen modua.
Dokumentala Netflixen dago ikusgai, eta Kultura Ministerioak 12 urtetik gorakoentzako film gisa katalogatu du, bereizgarri honekin: “Bereziki gomendatua genero-berdintasuna sustatzeko”. 101 minutu irauten du (1 h eta 41 min).
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek aukera paregabea izango duzue: Zoom bidezko online topaketa batean parte hartu ahal izango duzue Almudena Carracedorekin edo/eta Robert Baharrekin eta Carlota Álvarezekin. Azken hori Madrilgo Mugimendu Feministako aktibista da, eta gertaera haien aurrean gizarte-mobilizazioa sustatu zuen, ‘Manada’ taldeko kideak bortxaketagatik zigor zitzatela lortzeko. Solasaldia gaztelaniaz egingo da, eta moderatzailetzat izango ditu Espainiako Amnesty Internationaleko Giza Eskubideetako Hezkuntza Taldeko aktibistak eta Alejandro Galvez, Espainiako Amnesty Internationaleko staffeko kidea.
Online topaketa horretan Estatu osoko bigarren hezkuntzako ikastetxeek parte hartu ahal izango dute. Oso esperientzia aberasgarria izango da Almudenarekin edo/eta Robertorekin eta Carlotarekin sexu-indarkeriari, onespenari, bortxaketaren kulturari eta beste zenbait gairi buruzko gogoetak trukatzea.
Ikastetxeek azpiko botoian sakatuta eman dezakezue izena online topaketan (izena emateko epea azaroaren 17an amaituko da, igandea, 23:59an):
Azaroaren 17tik aurrera, izena eman duzuenok posta elektronikoz jasoko duzue Zoom esteka eta topaketari buruzko informazio gehiago.
Aukera paregabea da, eta zuek bertan egotea espero dugu!
Baina gehiago ere badago: sexu-indarkeriari buruz hausnartzeko hezkuntza-jarduera #AulasNoEstásSola
No estás sola dokumentalean oinarrituta, hezkuntza-jarduera bat proposatu nahi dizuegu: dokumentala ikasgelan ikustea eta ondoren taldeko dinamika bat egitea. Dinamika horretan, erreferentzia gisa zenbait galdera erabiliz, ikasleek gogoeta egingo dute sexu-onespenaren gainean, bortxaketaren kulturaren gainean, sexu-indarkerien larritasunaren eta aniztasunaren gainean eta probintzia bakoitzean sexu-indarkeriaren biktimak artatzeko 24 orduko krisi-zentro bat irekitzeko beharraren gainean. Estekan erantsita dagoen irakasleentzako gidan daukazue jarduerari buruzko informazio guztia.
Proposamen hori (dokumentala ikustea eta taldeko dinamika egitea) ikasturteko edozein unetan egin badezakezue ere, online topaketan parte hartu nahi duzuen ikastetxeei ekitaldiaren aurretik egitea gomendatzen dizuegu. Dokumentala Netflixen dago ikusgai, eta plataformatik legalki proiektatu daiteke edozein espaziotan. Deskargatu ere egin daiteke, Interneterako konexiorik gabe ikusi ahal izateko.
Hala, ikasleek Almudenarekin, Robertekin edo Carlotarekin komentatu ahal izango dituzte taldeko dinamika egitean eta dokumentala ikustean sortu zaizkien kezkak, dinamikan eztabaidatu ezin izan dituzten galderak egin ahal izango dizkiete edo dinamika horietan eztabaidatzean ikasleen artean interes berezia piztu duten galderak planteatu ahal izango dizkiete.
Esku hartu!
Dokumentaletik eta hezkuntza-jardueratik ondoriozta daitekeenez, sexu-indarkeriaren biktimak artatzeko 24 orduko krisi-zentroak funtsezkoak dira. Autonomia-erkidegoen betebeharra da probintzia bakoitzean gutxienez horrelako bat irekitzea. Gaur egun, Espainiako 52 probintzietatik hamarrek bakarrik dute gutxienez krisi-zentro bat. Hauek dira: Asturias, Kantabria, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Madril, Albacete, Murtzia eta Melilla.
Horregatik, irakasleak ekintza-eskaera hau sinatzera animatzen ditugu, gobernu autonomikoei 24 orduko krisi-zentroak ireki ditzatela eskatzeko, besteak beste.
Ikasleek ere esku har dezakete, post honi erantsitako ekintza-orriak sinatuz, zeinak adingabeentzako moldatuta baitaude (gaztelaniaz, galegoz, euskaraz eta katalanez).
Ikasleentzat egokitutako sinadura-orriak postaz igorri behar dira Espainiako Amnesty Internationalera. Helbidea: Calle de Fernando VI, 8, Centro, 28004, Madril. Hezkuntza Arloaren izenean.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!