Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to eus:] Cartel luminoso que pone "Es hora de dejar de armas a niños y niñas soldados"

[Translate to eus:] © Control Arms

Blog

Jaso ditzagun Esku Gorriak haur eta gazte soldaduen erabileraren aurka

Munduko ehun eta hirurogeita hamar herrialdek berretsi egin dute haurrek gatazka armatuetan parte hartzea debekatzen duen nazioarteko ituna. Hamazazpi herrialdek ez dute sinatu ere egin. Beste hamarrek sinatu zuten, baina ez dute berretsi.

Gerra edo gatazka guztiak ez dira berdinak. Gero eta zailagoa da horiek ezagutzea. Horietako bakoitzean armada eta talde armatu ugari daude. Alde horietako bakoitzak zuzenean edo zeharka esku hartzen duten beste interes-talde, herrialde edo gobernu batzuen babesa jasotzen du, neurri txiki edo handiagoan, eta, ondorioz, krisi horiek hedadura globala eta nazioartekoa hartzen dute.

Mendebaldeko gure ikuspegitik, oso urrun geratzen zaizkigu liskar eta eraso armatu horiek; gure egunerokoan eragin zuzenik ez duten egoerak dira, baina gerraren ondorio bortitzak beren azalean pairatzen dituzten biztanleak bezain zaurgarriak izan gaitezkeela oroitzen dugunean, soinekoak urratzeko gai gara. Armada eta talde armatuetan soldadu gisa erabiltzen dituzten haur eta nerabeengan pentsatzen badugu, gainera, ikaragarrizko ezintasuna sentitzera iristen gara.

 

Pibor hirian (Bome estatua, Hego Sudan), 200 bat haur soldadu askatu zituzten DDR programaren bitartez. Haur horien artean hiru neskatxa zeuden. © Nektarios Markogiannis

Pibor hirian (Bome estatua, Hego Sudan), 200 bat haur soldadu askatu zituzten DDR programaren bitartez. Haur horien artean hiru neskatxa zeuden. © Nektarios Markogiannis

Analisia konplexuagoa eta globalagoa da armen merkataritza eta salmenta kontuan hartzen badugu, nazioarteko harreman politiko eta ekonomikoen sare bat, irabazi-asmo argia duena. Armek helburu bakarra dute: interes ekonomiko eta estrategikoen zerbitzura kalte egitea. Eta horrek berekin dakartza suntsipena, heriotza eta lurraldearen hondamendia. Arma arinen garapenak haur eta nerabeen errekrutatzea mesedetu du.

Nazioarteko zuzenbideak beriariaz debekatzen du hemezortzi urtetik beherako pertsonak errekrutatzea. Hala ere, oraindik egiten da, eta UNICEFen datuen arabera, munduko 300.000 haur eta nerabe baino geriagori eragiten dien arazoa da.

Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi zuenez, soilik 2019an 7.000 haur baino gehiago zeuden errekrutatuta, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Somalian eta Sirian, batez ere. Pobreziak, desplazamendu behartuek, behar beste eskola ez izateak edo formakuntza aukerarik edo itxaropenik ezak gazteak “boluntarioki” errekrutatzea sustatzen dute. Aitzitik, errekrutatzea guztiz borondatez kontrakoa da haurrak familietatik bereizten dituztenean, bahiketak edo antzeko metodo oldarkorrak erabiliz. NBEk adierazi duenez, 2019an 1.683 haur bahitu zituzten, soldadu, esklabo eta sexu-esklabo gisa erabiltzeko Somalian, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Nigerian.

Un ex niño soldado arregla su boina mientras asiste a una ceremonia de liberación de niños y niñas soldados, en las afueras de Yambio, Sudán del Sur, el 7 de agosto de 2018.

Haur soldadu ohi bat txapela ongi jartzen ageri da, haur soldaduak askatzeko ekitaldi batean. Yambioko aldiriak, Hego Sudan, 2018ko abuztuaren 7a. © REUTERS / Andreea Campeanu

Un ex niño soldado coloca bien su boina mientras asiste a una ceremonia de liberación de niños y niñas soldados en las afueras de Yambio, Sudán del Sur, el 7 de agosto de 2018. © REUTERS / Andreea Campeanu

Haur soldaduen nazioarteko definizioaren arabera:

Haur soldadutzat jotzen da indar edo talde armatu batekin lotura duen hemezortzi urtetik beherako haur oro, indar edo talde armatu horrek edozertarako errekrutatu edo erabili duena; hortaz, haur soldaduak dira borrokalari, sukaldari, zamaketari edo espia gisa edo sexu-helburuetarako erabili dituzten neska-mutilak, baina ez horiek bakarrik. (Parisko Printzipioak haurrek gatazka armatuetan duten parte hartzeari buruz, 2007).

Haur guztiek ez dute modu berean parte hartzen gatazketan: borrokalari gisa, giza ezkutu gisa eta mezulari gisa erabil ditzakete, eta, neskatxen kasuan, etxeko esklabo edo sexu-esklabo gisa.
 

“Ezkondu nindutenean neskatxa bat nintzen. Sufriarazi egin zidaten. Etorkizun hobea nahi dut. Estatu Islamikoak egin zidanagatik kontuak ematea nahi dut”

Randa, 14 urte, Estatu Islamikoaren gatibu izan zen
 

Boko Haram taldeak (Nigeria) bahitu eta lau urtez gatibu eduki ostean ihes egin zuen 17 urteko neskatxa batek Sambisako basoko bizitza deskribatu zuen: “[Nire] ‘senar’ maltzurrak jo egiten ninduen beti. […] Nire eguneroko zereginak ziren otoitz egitea, elikagaiak zeudenean kozinatzea, [eta] Koranaren lezioetara joatea. Ez ziguten uzten batetik bestera joaten, ezta lagunak bisitatzen ere. Esperientzia ikaragarria izan zen. Hainbat zigor ikusi nituen: tiroak, harrikatzeak eta makilakadak”.

Randak, Iraken bost urtez Estatu Islamikoaren eskuetan egon zen 14 urteko neskatxak, honela esan zuen: Ezkondu nindutenean neskatxa bat nintzen. Sufriarazi egin zidaten. Etorkizun hobea nahi dut. Estatu Islamikoak egin zidanagatik kontuak ematea nahi dut”.

Neskatxek sexu-indarkeria pairatzen dute errekrutatzen dituzten taldeengandik, edo indarkeria hori gerrako arma gisa erabiltzen dute borrokalariek; hortaz, bereziki zaurgarriak dira. Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak eta horien ondorioak jasan ditzakete, baita lesioak eta gogoz kontrako haurdunaldiak ere, eta erditu aurretik, erditzean edo erditu ondoren hiltzeko arriskua dute, ez baitute jasotzen arreta medikorik, ezta ama izateko duten heldugabetasun fisikoari erantzuteko osasun-zaintza egokirik ere. Neska horiek, aldi berean, ahazten zaila den egoera traumatiko bat irudikatzen eta gogorarazten dieten beste haur txikiago batzuez arduratzen dira. Amatasun goiztiarraren estigma soziala jasateko arriskua duten neskatxak dira, eta beren komunitate eta familiek arbuiatu egiten dituzte gatazken osteko armagabetze- eta desmobilizazio-prozesuetan, eta era guztietako oztopoak izaten dituzte berriz gizarteratzeko.

Las niñas desplazadas internamente utilizadas en conflictos armados por la milicia local caminan por las lindes de un refugio seguro para niños y niñas rescatados en Mwene Ditu, provincia de Kasai Oriental en la República Democrática del Congo, el 15 de marzo de 2018.

Tokiko miliziak gatazka armatuan erabilitako neskatxa hauek, herrialde barruan lekualdatuak, haur liberatuentzako babestoki seguru baten inguruan dabiltza. Mwene Ditu, Kasai Oriental probintzia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, 2018ko martxoaren 15a. © REUTERS / Thomas Mukoya

Gobernuek eta NBEk biktima horiei, hau da, haur eta nerabe soldadu ohiei, erreparazioa emateko antolatzen dituzten birgizarteratze-programak ez dira batere eskuragarriak, batez ere babesgabetasun eta deserrotze sozial nahiz ekonomiko handieneko egoeran geratzen diren emakume gazteentzat.

Nire buruari galdetzen diot ea, oro har, posible den haur horiei merezi duten erreparazioa ematea eta, zehazki, kalte psikologiko larriak laguntza profesionalarekin konpontzea, haien esku jarrita terapia psikologiko zein psikiatriko iraunkor eta eraginkorrak. Pertsonalki garatzeko eta gizarteratzeko zailtasun handiak izango dituzten bizitza zapuztuak irudikatzen ditut. Nazioarteko araudiak birgizarteratze-programak eta -zerbitzuak aurreikusten ditu. Programa eta zerbitzu horiek jasotzeko eskubidea dute biktima horiek, eta NBEk bertatik bertara lan egiten du, gatazkan dauden herrialdeekin monitorizatzen eta negoziatzen; izan ere, lan hori egiten den arren, herrialde horietan hemezortzi urtetik beherako gazteak errekrutatzen jarraitzen dute.

“Nigeriako armadak modu arbitrarioan atxilotutako haur guztiak askatu behar ditu, eta bertan behera utzi behar ditu beste gehiegikeria batzuk ere, itxuraz helburutzat dutenak milaka adingabe zigortzea, kasu askotan Boko Haram taldearen basakerien biktima izan diren adingabeak, gainera. Haurren hezkuntzari eta oneratze psikosozialari begirako konpromisoa hartzea bide berri baten hasiera izan liteke herrialdearen ipar-ekialdearentzat”. Osai Ojigho, Nigeriako Amnesty Internationalen zuzendaria.

Virginia Gamba NBEko Haurren eta Gatazka Armatuen Auzirako idazkari nagusiaren ordezkari bereziak gogorarazi digunez, 2020an, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz eta orain arte, bertan behera utzi behar izan da biktima horiek desmobilizatzeko eta horiei erreparazioa emateko landa-lana. Arrazoi beragatik, erreklutamendua areagotu egin da, eskolak itxi ondoren haur eta nerabeak zaurgarritasun-egoera larriagoan geratu baitira armaden eta talde armatuen ekintza suntsitzailearen aurrean.

“Gizarte zibil gisa eginkizun aktiboa hartu behar dugu, eta erantzukizunak eskatu behar dizkiegu gobernuei, armamentu-enpresei eta talde armatuei, haur soldaduen errekrutamenduarekin amai dezaten"

Azkenik, biktima horien bizipenera gehiago hurbiltzen gaituen nortasun partekatua gogoratu nahi dut: Espainian ere gatazka armatu handi bat izan genuen. Duela laurogei urte gerra bat bizi izan genuen (1936/1939). Adin ertaineko pertsona gehienak orduko biktimen artean hazi eta bizi  izan gara, orduko haurren artean. Gure gurasoek eta aitona-amonek gatazka armatu batek eragiten duen beldurra sentitzen jarraitu dute bizitza osoan zehar, isilik. Orduan bahitu, torturatu eta kartzelatu egiten zuten; herriak bonbardatu, eta herritarrei funtsezko ondasunak kentzen zizkieten. Haur asko beldurrez hazi ziren; gizartearen gaitzespena sentitu zuten, eta senideen galerak eta desagerpenak gainditu behar izan zituzten, urtetan ukapena eta amnesia kolektiboa nagusitu baitziren. Isilean gorde zituzten beren min fisiko eta psikologikoak, onartu eta erreparatu gabeak. Orduan ere errekrutatzen zituzten nerabeak. Oraindik bizirik dago giza eskubideen urraketen biktima eta lekuko izan zen belaunaldi oso bat, eta horiek beren seme-alabei transmititu zizkieten beren doluak, ziurgabetasuna eta utzikeriarekiko beldurra. Horrexegatik, gaurko gatazka armatuetako haur eta gazteen kalte fisiko eta emozionaletara hurbiltzeko behar beste enpatia gara dezakegu eta garatu behar dugu. 

Gizarte zibil gisa eginkizun aktiboa izan behar dugu, eta erantzukizunak eskatu behar dizkiegu gure gobernuari, armamentu-enpresei eta gainerako gobernuei, edo haur eta gazteak zuzenean errekrutatzen dituzten taldeei. Horrez gainera, babes-politika gehiago eskatu behar ditugu nazioarteko araudiaren baitan, eta politika horiek gauzatzeko baliabideak jar ditzatela haur eta gazteen erreparazio eta tratamendu medikorako, hezkuntzarako eta formakuntza profesionalerako, haurrak baitira indarkeriaren biktima nagusiak gatazka armatuetan.