Tailer honetan, parte hartzaileek Nasrin Sotoudeh giza eskubideen aldeko aktibista eta abokatu irandarraren historia ezagutu ahal izango dute. Gaur egun espetxean dago, giza eskubideak modu baketsuan babesteagatik. Haren kasuaren bidez, adierazpen-askatasunak eta beste giza eskubide batzuek duten garrantziari buruz gogoeta egingo dugu, eta haren askatasunaren alde esku hartuko dugu.
Helburuak:
• Nasrin Sotoudehren historia eta giza eskubideen alde egiten duen borroka ezagutzea.
• Giza eskubideen defendatzaileen eginkizunaz hausnartzea.
• Jardun profesionalean eta kanpo-presio ororen aurrean irizpide etikoei eutsi behar zaielako kontzientzia hartzea.>