LGTBI pertsonek egunero jasaten dituzte diskriminazioa eta indarkeria mundu osoan barrena. Bi tailerrez osatutako material honen bidez, enpatiaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko kontzeptuak landu ahal izango dituzu zure ikasleekin, gorroto-delituei buruzko informazioa jasoko duzu eta pertsona horien aurkako zurrumurruei aurka egiten lagunduko diezu.
Ikaskuntzaren emaitzak:
Gure inguruan LGTBI pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak daudela ohartzea eta horrelakoek biktimengan duten eragina eta komunitatean dituzten ondorioak ikusaraztea.
Aniztasun afektibo-sexualaren gainean eta egungo gizarteko familia-egituren aniztasunaren gainean sentsibilizatzea.