Zhang Zhan (Txina): COVID-19ari buruzko informazioa emateagatik espetxeratua

Zhang Zhanen irudia. ©AI
Zhang Zhanen irudia. ©AI

Jarduera honetan, adierazpen-askatasunerako eskubidea eta parte-hartzaileen bizitzekin duen lotura aztertuko ditugu, Zhang Zhanen kasu errealaren bitartez. Jardueraren barruan, Zhang Zhani babes-gutunak idaztera eta elkartasuna adieraztera animatuko ditugu parte-hartzaileak. 

Ikaskuntzaren emaitzak:

  • Adierazpen-askatasunaren kontzeptua eta garrantzia ulertzea, baita eguneroko bizitzarekin duen erlazioa ere.
  • Adierazpen-askatasunerako eskubidea urratuta dutenekiko enpatia sentitzea.