Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Ikasleek igorritako postal baten irudia @Jokin de Cerio

Ikasleek igorritako postal baten irudia @Jokin de Cerio

Blog

Zurekin, harrera duina! Adierazi elkartasuna eta maitasuna Kanarietara iritsitako nerabeei.

Gomendatutako adina: 16+

 

18 urtetik beherako haur eta nerabe asko iristen dira Espainiara pertsona heldu baten laguntzarik eta zaintzarik gabe.

Pobreziatik, gatazka armatuetatik eta giza eskubideen urraketa larrietatik ihesi beren etxeak atzean uzten dituzten milaka neska-mutilen errealitatea dago egoera horren atzean. Oso gazteak badira ere, helduek egiten dituzten migrazio-ibilbide berdinak egiten dituzte; bidaiak hilabeteak eta are urteak iraun ditzake, eta eskubide-urraketa ugari jasaten dituzten bidean zehar.

Zailtasunak zailtasun, ez dute amore ematen. Adingabe horiek beren bizitzako bidaia gogorrenari ekin zioten, etorkizun bat eraikitzeko eta beren kabuz moldatu ahal izateko. Gazteak izan arren, erresilientzia- eta ausardia-eredu argia dira. Miresgarria da zer-nolako gogoa duten aurrera ateratzeko eta komunitateari laguntzeko; hori ikusita, etorkizun hobea espero dezakegu.

Zer proposatzen dizugu?

Amnesty Internationaletik eta ECCA irratitik, neska-mutil horiek bizitza hobea eta duinagoa izan dezaten lagundu nahi dugu, eta haien giza eskubideak errespeta daitezen lortu. Askotan, egokitzapena ez da erraza izaten, iristen direnean; hori dela-eta, elkartasun-mezuak idaztea proposatzen dizugu.Zenbait kasutan, zure ikastetxeko ikasleen eta ECCA irratiaren CONTIGO programan parte hartzen duten adingabe migratzaileen arteko posta-trukea sortuko da iniziatiba horretatik.

Nola jarri martxan ekintza?

  1. Azaldu proposamena zure ikasleei. Aukera baduzu, landu migrazioen, migratzaileen eta bakarrik iristen diren adingabe atzerritarren gaia aurreko saio batean. Esteken atalean zenbait ideia aurkituko dituzu.
  2. Eskatu gutunak idazteko, eskuz eta gaztelaniaz. Pentsa dezatela beste herrialde batera iristeko beren etxeak atzean utzi behar dituzten neska-mutil horiengan. Zer moduz dauden, beren jaioterria nolakoa den edo zer nahi dauzkaten galdetzea ideia ona izan daiteke. 
  3. Sormena erabil dezakete. Marrazkiz osa ditzakete gutunak, baina testua ere izan behar dute. Ekintzaren helburuetako bat adingabe atzerritarrei hizkuntza ikasten laguntzea da.
  4. Igorle gisa, jarri ikastetxea eta irakasle arduraduna, gero posta-trukea egin ahal izateko.
  5. Bidali gutunak ECCA irratiaren harremanetarako helbideetako batera, gai hau zehaztuta: CONTIGO 2022 programa , Jarduera: Zurekin, harrera duina! Handik banatuko dizkiete mezuak programan parte hartzen duten nerabeei, eta erantzunak landuko dituzte haiekin.
  • Kanaria Handia: Radio ECCA, Fundación Canaria. Av. Escaleritas, 64, 1º, 35011 Las Palmas de Gran Canaria, Las Palmas
  • Tenerife: Radio ECCA, Fundación Canaria. C/ Gurmensindo Robaina Galván, 4, 38005, S/C de Tenerife.
  • Lanzarote: Radio ECCA, Fundación Canaria. C/ Coronel Bens, 6, local bajo, 35500 Arrecife. Las Palmas
  • Fuerteventura: Radio ECCA, Fundación Canaria. C/ Dr. Fleming, nº1, 35600, Las Palmas
  1. Gutun edo mezuak modu kolektiboan idatziz gero, bidali argazkiak! Gogoratu adingabeen aurpegiak ikusten badira baimena behar dugula argazkiak zabaltzeko. Helbide honetara bidal ditzakezue: redescuelas@es.amnesty.org 
  2. Printzipioz, jarduera 21/22 ikasturte osoan zehar egin ahal izango da. Lehenengo gutunak 2022ko urtarrilaren 30etik aurrera iristea gomendatzen dizuegu, eta ez gehiago bidaltzea 2022ko ekainaren 15aren ondoren.

 

OHAR GARRANTZITSUA.ECCAren proiektuetan parte hartzen duten gazte gehienek 16-17 urte dituzte; hori dela-eta, jarduera egiteko ikasle egokienak DBH4koak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoak direla iruditzen zaigu, horiekin izan baititzakete interes bertsuak. Horrek ez du esan nahi beheragoko mailetako ikasleek ezin dutenik parte hartu elkartasuna adieraziz, baina zailagoa izan daiteke posta-trukea egitea.

 

Informazio interesgarria duten estekak:

ECCA irratiaren CONTIGO Programa

Problemas a los que se enfrentan los MENAS. Desmontando bulosartikulua

 

Hezkuntza-proposamen osagarriak:

Dos viajes por una vida mejor komikia

Errefuxiatuei buruzko testa (Kahoot plataforman)

Errefuxiatua izango banintz, nolakoa izango litzateke nire bizitza?:errefuxiatu batek egin beharreko bideari buruzko jokoa

Errefuxiatuen giza eskubideak: tailer-multzoa

 

ECCA irratia

60ko hamarkadaren erdialdean hasi zen Kanaria Handian igortzen, eta sorreran urrutiko formakuntza bidezko alfabetatzean jardun zuen. ECCA irratiak helduentzako hezkuntza-sistema propioa du, ECCA Sistema izenekoa, eta sistema horrek material pedagogikoa, grabatutako eskolak (irrati edo Internet bidezkoak) eta tutoretza presentziala edo telematikoa biltzen ditu. Gaur egun, hezkuntzaren, komunikazioaren eta ekintza sozialaren arloetan diharduen erakundea da, eta laurehun hezkuntza-ekintza baino gehiago eskaintzen ditu arlo oso desberdinetan: teknologiak, oinarrizko hezkuntza, batxilergoa, hizkuntzak, familiako esku-hartzea, aisialdia, osasuna eta ingurumena.

Amnesty International

Mugimendu global bat da, pertsona orok duintasunez bizi ahal izatea bermatuko duen gizateria justu eta libre baten alde borroka egiten duten 10 milioitik gora bazkide, aktibista eta jarraitzailek osatua. Ez du loturarik inongo gobernu, ideologia politiko, interes ekonomiko edo kredorekin, eta ikerketan eta aktibismoan oinarrituta lan egiten du.