AEBek UNRWArentzako funtsak eten dituzte, eta Israel hasi da agentziak Israelen eta Palestinako Lurralde Okupatuetan jardutea debekatze aldera 2024ko azken hiruhilekoan onartu ziren hainbat lege aplikatzen.
Orain arte, UNRWA zen palestinarrei laguntza ematen zien nazioarteko agentzia nagusia. Gainera, ez dugu ahaztu behar Gazako Zerrendaren gaineko ofentsiba hasi zenetik 272 kide hil direla, agentziaren arabera, biktimei laguntzen saiatzen ari zirenean.
Hori gutxi balitz, Trumpek Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseilutik atera ditu AEBak, "antisemitismoa" leporatuta.
Hezkuntza Saretik gure aletxoa jarri nahi dugu UNRWAri laguntzeko. Horretarako, ikastetxeetan proposamen bat aurkeztea nahi dugu: eskatu ikasleei agentziarekiko elkartasun-gutunak eta -marrazkiak egiteko, eta bidaliAmnesty Internationalen bulegora (Calle Fernando VI, 8, Primero Izquierda, Centro, 28004 Madrid), guk UNRWAren bulegora bidal ditzagun. Ikastetxean zintzilikatzeko pankartak edo kartelak egitea ere proposa dezakezue.
Ekintza eskasa ematen du, baina keinu oro, sinbolikoa izanda ere, lagungarria da, eta itxaropen-izpi bat eskaintzen du, txikia izan arren.
Lasai idatz diezagukezue, proposamena zer moduz doakizuen jakinarazteko eta beste edozein zalantzaren berri emateko.
Testuingurua ezagutzeko informazioa eta hezkuntza-materialak
Ikastetxean zintzilikatzeko pankartak edo kartelak egitea ere proposa dezakezue.
Ekintza eskasa ematen du, baina keinu oro, sinbolikoa izanda ere, lagungarria da, eta itxaropen-izpi bat eskaintzen du, txikia izan arren.
Lasai idatz diezagukezue, proposamena zer moduz doakizuen jakinarazteko eta beste edozein zalantzaren berri emateko.
Testuingurua ezagutzeko informazioa eta hezkuntza-materialak
Gaur egun, Israelen eta Palestinako Lurralde Okupatuen arteko gatazka armatua historia modernoko luzeenetako bat da. Era berean, hainbat interpretazio eta historia izan ditzake, eta desinformazioa ere eragin dezake.
Hain zuzen ere, gerraren kaosean are funtsezkoagoa da giza eskubideak babestu eta sustatzea. Eskuinean, “Giza eskubideak eta gatazka armatuak” izeneko hezkuntza-materialak dituzue. Bi zati dituzte:
- 1. zatia - “Gerrak ere legeek arautzen dituzte”. Nazioarteko zuzenbide humanitarioaren gaineko azalpen grafikoak, mitoak eta errealitateak biltzen ditu.
- 2. zatia - “Gatazkaren gorakada Israelen eta Gazan”. Zenbait azalpen grafiko ematen ditu alderdi hauei buruz: nola aplikatzen den nazioarteko zuzenbide humanitarioa gatazkan, zer ekintza diren legezkoak eta zer ekintza ez, eta gatazkaren mitoak eta errealitateak. Horrez gainera, elkarrizketarako gida eta galderak ere baditu, bakarka zein taldean hausnartzeko.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Nazioarteko zuzenbide humanitarioaren oinarrizko printzipioak ezagutzea eta gatazka armatuetan giza eskubideak errespetatzea oso garrantzitsua dela jakitea.
- Gatazka armatuetan nazioarteko zuzenbide humanitarioari begira dauden mito eta ideia okerren gainean hausnartzea.
- Israelek, Hamasek eta gatazkan inplikatuta dauden beste alde batzuek dituzten legezko erantzukizunak ulertzea, eta biztanleria zibila babesteari lotutako betebehar lotesleak azpimarratzea.

