Eskola Sarearen helburua da ikastetxea gure eskubideei eta gainerako pertsonen eskubideei buruz hausnartzeko gune bihurtzea, esparru parte-hartzaile eta interaktibo batean. Gainera, gonbidapen bat da hezkuntza-komunitatearentzat (irakasleak, ikasleak, irakasle ez diren langileak, gurasoak), giza eskubideen aldeko borrokarekin konprometitu dadin eta bertako kideak benetako aktibista bihur daitezen.
Beti izaten dira giza eskubideen gaineko gaiak, Amnesty Internationalek lantzen dituen kanpaina handiei eta babesten dituen pertsonei lotuak. Hainbat gairi buruzko proposamenak jasoko dituzue: kontzientzia-presoak, heriotza-zigorra, tortura, etxebizitzarako eta osasunerako eskubidea, haurtzaroa, etab.
Munduan gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatzeko, hezkuntza-ingurunean irakasleak eta ikasleak mobilizatzearren.
Amnesty Internationalek eskola-ingurunean lantzeko dituen lehentasunezko gaien berri emateko.
Giza eskubideen alde lan egiten duten ikastetxe, aktibista, irakasle eta ikasleen sare bat sortzeko.
Amnesty Internationalek mundu osoan barrena babesten dituen pertsona jakin batzuen alde lan egiteko.
Ez. Eskola Sareak erabilgarri duzun denboraren arabera nahi duzun moduan antolatzeko aukera ematen dizu. Izena ematean, zuk zeure buruari ezarritako konpromisoa izango duzu, ez besterik.
AIko Eskola Sareak prestakuntza eta hezkuntzako alderdia eta erakundeak lantzen dituen benetako kasuei buruzko ekintza-proposamen zehatzak bateratzen ditu. Ikasleek eta irakasleek giza eskubideei buruzko gaietan sakontzea nahi dugu, eta, aldi berean, ekintza zehatzak egitea, eskaerak sinatuz edo lege bidegabeei nahiz espetxeratutako pertsonei buruzko mezuak idatziz. AIko Sareak giza eskubideen urraketak jasaten ari diren pertsona errealen alde lan egiten du.
Ez. Ekintza-proposamenak, AIk lantzen dituen kasuei buruzko informazioa eta beste gai interesgarri batzuk helaraziko dizkizugu posta elektronikoz, gehienez ere bi edo hiru astean behin.
Normalean, giza eskubideen aldeko lauzpabost ekintza handi proposatzen ditugu ikasturtean zehar, eta data esanguratsuekin lotuta egon ohi dira (adib.: Emakumearen Eguna edo Giza Eskubideen Eguna). Horrez gainera, epe laburrean gure laguntza behar duten premiazko kasuekin lotutako ekintzaren bat ere proposa dezakegu (adib.: hiltzera zigortutako pertsonak). Ahal duzuenetan parte hartu: eman dezakezuen laguntza oro ongi etorria izango da.
Zure herriaren arabera, aldatu egingo da AIk zurekin elkarlanean aritzeko eta zuri laguntzeko duen gaitasuna. Herri batzuetan AIko aktibistak izango dituzu, zure lanean lagunduko dizutenak, eta beste batzuetan ez da halakorik izango. Edonola ere, ideia ona da aldian-aldian posta edo telefono bidez harremanetan jartzea hurbilen duzun AIko tokiko taldearekin.
Pozik hartuko ditugu, eta prest egongo gara ahal dugun guztian laguntzeko eta aldatu beharreko guztia aldatzeko, Sarea hobetzearren. Iruzkinen bat egin nahi badiguzu, idatzi helbide honetara: redescuelas@es.amnesty.org.
Zure ikastetxeak inpaktu handiagoko konpromisoa har dezake, Eskola Talde egonkor bat sortuz; hori modu bikaina da neska-mutil adingabeak inpartzialtasun aitortua duen eta mundu osoan giza eskubideen defentsan diharduen nazioarteko mugimendu baten parte aktibo izan daitezen. DBHko edo Batxilergoko ikasleek osatzen dituzte Eskola Taldeak, eta beren ikastetxeko irakasle-taldeko edo guraso-elkarteko kide batek ikuskatzen ditu. Erakundeak laguntza handia ematen die egiten duten lanean. Horrelako bat eratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Bai. Duten egitura eta iraupenagatik, gure proposamenetako asko ezin hobeak dira hezkuntza ez-formaleko inguruneetan egiteko, hala nola aisialdiko eskoletan, gazteria-zinegotzigoek sustatutako jardueretan, helduentzako tailerretan, etab.