Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Adingabeekin lan egiteko neurriak

Amnesty Internationalek adingabeek agintariei eskaerak egitea proposatzen du zenbait jardueratan, herrialde jakin bateko giza eskubideen egoera hobetzeko asmoz, betiere. Halakoetan, kontuan hartu behar dituzue neurri hauek:

Gutun eta postalen bidalketa

  • Adingabeek ez dute identifika ditzakeen daturik sartu behar; beraz, komeni da izena (abizenik gabe) eta adina bakarrik idatz ditzatela.
    Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, bidalketak egin aurretik gurasoen baimena eskatzea komeni da.

Bideoak eta argazkiak

  • Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan zehaztutakoaren arabera, horrelako proposamenetan adingabeen legezko ordezkariei baimena eskatu behar diezue idatziz, bideoak kargatzeko edo edozein argazki bidaltzeko.

Erabilera-baldintzak

  • Eskola Sarean izena emanda dauden irakasleak, ikasleak eta ikastetxeak ez daude AIren Espainiako Atalaren aktibismo-egitura arrunten barruan; beraz, egiten duten edozein jarduera beren izenean egingo dute.
  • Eskola Taldeen kasuan, 12 urtetik gorako ikasleek bakarrik parte hartu ahal izango dute (12koak barne). Giza Eskubideen Aldeko Eskola Sareko kide izan nahi duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeek ezingo dituzte Eskola Taldeak osatu, baina Eskola Sareko kide izan ahalko dira. Eskola Taldeak ez daude erakundearen egitura arrunten barruan, eta horiek osatzen dituzten ikasleen eta irakasleen erantzukizunpean egiten dituzte ekintzak.
  • Eskola Sarean parte hartzen duten ikastetxeetako arduradun adinez nagusiek ezagutzera eman nahi badute giza eskubideen aldeko jardunari buruzko esperientzia, testu, argazki edo/eta bideoak zintzilikatuz Sarearen webgunean, ez dute eragozpenik izango, betiere kontuan hartuta adingabeen identitatea babestu behar dutela, material grafikoan agertzen badira. 

  • Webgune honek ez ditu gordetzen Giza Eskubideen Aldeko Eskola Sarean parte hartzen duten adingabeen datu pertsonalak. Webgune honen eta etorkizuneko aplikazioen helburua Eskola Sarean giza eskubideen alde egiten dugun lana dinamizatzea besterik ez da.