Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Portada de Palestina ©Joe Sacco 2014

Blog

Komikiak eta giza eskubideak: adiskidetasun-harremana

Juan Ignacio Cortés, Amnesty Internationaleko koraboratzailea,

XIX. mendearen amaieran iparramerikar egunkarietan agertutako lehen tira irudidunetatik 300dik gora orrialde dituzten egungo eleberri grafikoetara, komikiak etengabe zabaldu ditu bitarteko zein formatu narratiboak eta landutako gaiak, eta argi utzi du entretenimendu hutsa baino askoz gehiago izan daitekeela eta adierazpen artistikoko bide bat bihur daitekeela. Esplizituki edo inplizituki, gaztelaniazko komikien katalogo gero eta zabalagoko lan askok zerikusia dute giza eskubideekin, eta aitzakia bikaina dira horiei buruz hitz egiteko.

Maisulana

Pulitzer saria irabazi zuen lehen eleberri grafikoa (1992), Maus, klasiko bat da, eta holokaustoari buruzko dokumental garrantzitsuenen mailan dago, Claude Lanzmannen Shoah lanarenean, adibidez, edo baita gerra-garaiko giza sufrimenduari buruzko kontakizun handien mailan ere, hala nola Vasili Grossmanen Vida y destino lanarenean.

Eleberri grafiko horren protagonistak Vladek eta Anja dira, Ipar Amerikako underground komikiaren funtsezko egileetako bat den Art Spiegelmanen gurasoak. Poloniar juduak izaki, marrazkigilearen gurasoek oinaze eta zorigaizto ugari gainditu behar izan zituzten, azkenirtenbidearen doktrinak beraientzat ezarrita zuen patuari ihes egiten saiatzeko, baina azkenean Auschwitzera deportatu zituzten.

Bizirik atera ziren holokaustoko deuseztatze-esparru handienetik ‒bertan, milioi bat pertsona baino gehiago exekutatu zituzten modu sistematikoan, ia industrialean‒; handik irtenda, Estatu Batuetara emigratu zuten, baina bizitako izugarrikeriak betiko markatu zuen haien bizitza, eta semearena. Anjak bere buruaz beste egin zuen 1968an, eta Artek beti izan zuen harreman zaila Vladekin, zeina hil baitzen 1982an, bere historia Artek zuzentzen zuen Raw aldizkarian atalka argitaratzen hasi eta gutxira. 

Página interior del cómic Maus

Spiegelmanen gurasoek nazien jazarpenean jasandako oinazeei buruzko kontakizun bikaina da lana, eta izugarrikeriaren memoriaren beharra, memoria hori bizirik mantentzeak sorrarazitako beldurra, holokaustotik bizirik irtendakoek bizirik egoteagatik sentitutako erruduntasuna eta beste zenbait gai lantzen ditu. Irakurketa-maila asko ditu, eta gogoeta ugari atera daitezke bertatik.

Historia osoaren gizagabetasuna azpimarratzeko, Spiegelmanek baliabide formal aparta erabili zuen, lanari izenburua ematen diona. Maus ‘sagua’ da alemanez, eta pertsonaia judu guztiek sagu-itxura dute ‒eta pertsonaia nazi guztiek, katu-itxura ‒. Lana ezagutzen ez duenak pentsa dezake karikaturazko baliabide horrek sakontasuna kentzen diola. Ezagutzen duenak badaki ez dela horrela. Maus lanak ez bazaitu hunkitzen eta ez badizu pentsarazten pertsonek eragin dezaketen izuan, zerbait  oker dabil, eta terapeuta batengana jo beharko zenuke (horixe egin du, hain zuzen ere, Art Spiegelmanek bere bizitzaren zati handi batean).

Berezko estiloa duten bi maisu

Maus lanaz hitz egiten hastea akats bihur daitezkeen aukera on horietako bat da. Blog honetako espazioaren zati handi bat bete dut, eta hasi baino ez naiz egin. Gehiago luzatu gabe, bi maisu handiri buruz hitz egingo dut, bi maisu estilo oso ezaguterrazak sortu dituztenak, eta, batzuen esanetan, are genero berri bat ere, literarioa?, grafikoa?: komiki-kazetaritza edo kazetaritzako komikia.

Horietako lehena Joe Sacco da, maltar-estatubatuar bat, zeinak kazetari-ibilbidearen hasieran porrot egin ostean apustu egin baitzuen hasieran zaletasuna besterik ez zena –komikia– bizimodu bilakatzearen alde. Azkenean, Saccok ibilbide arrakastatsua lortu du kazetaritza eta komikia uztartuta, eta sari ugari jaso ditu, hala nola American Book Award izenekoa.


1993an, emanaldika argitaratzen hasi zen Palestina: en la Franja de Gaza, palestinarrek holokaustoa gertatu zenetik ghetto erraldoi baten antz handiena duen lurralde txiki horretan sartuta pairatzen duten lazeria kontatzen duen istorioa. Orduz geroztik, Sacco maisulanak sortuz joan da, eta horien artean nabarmentzekoak dira Notas al pie de Gaza, Un tributo a la tierra berria eta segura, askorentzat guztietan osoena.

Portada de Palestina ©Joe Sacco

Eleberri grafiko itzel horrek ‒zeinak dokumentatuta duen xehetasun txikiena ere, marrazten hasi aurretik Saccok hilabeteak ematen baititu bertatik bertara informazioa biltzen, kazetari on orok egiten duen moduan‒ kontatzen du 1994an Gorazde serbo-bosniar indarren bultzadaren aurrean amore emateko zorian egon zela; indar haiek Alia Izetbegovicen gobernu multieknikoaren aurka altxatu ziren, Serbiaren mendeko Bosnia sortzeko. Urtebete geroago Srebrenican gertatu ez bezala, non serbo-bosniar miliziek 7.000tik gora bosniar baroi hil zituzten, aldi hartan nazioarteak esku hartu, eta sarraskia geldiarazi zuen. Saccok askoz gehiago du kontatzeko, baina hemen utziko dugu.  

Bigarren maisua Guy Delisle da, eta, Saccoren antzera, hori ere zeharka iritsi zen komikiaren mundura.  Kanadar horrek animaziozko filmen konpainia batentzat lan egiten zuen, eta egun batean Txinara bidali zuten, Shenzen hirira, animaziozko tailer batzuk ematera hango ikasle batzuei. Hizkuntzaren hesi igaroezinak eta Txinako agintarien zaintzak erabat bereizten zuten bertako biztanleengandik, eta egoera hartan, asperdurak jota, bere lehen eleberri grafikoa idatzi zuen ‒Shenzen, egilearen lanen originaltasuna haren izenburuen agerikotasuna bezain handia da‒. Gauza bera egin zuen Pyongyang lanean, denboraldi bat Ipar Koreako hiriburuan animazio-tailerrak ematen igaro ostean, eta, era berean, emaztearekin batera egindako bidaiak ere dokumentatu ditu; Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko kidea da, eta Myanmarren edo Israelen egon da, besteak beste.   

Portada de Crónicas de Jerusalén ©Guy Delisle

Lan guztiek ezaugarritzat dute modu itxuraz tolesgabean eta ez-ideologikoan hurbiltzen dela herrialde horietan ezagutzen dituen errealitate gogorretara. Horrek, indarra kendu beharrean, are boteretsuago bihurtzen ditu. Guy Delislek ez du aurretiko jarrera batetik kontatzen, baina kontatzen duena hain argiro gizagabea eta bidegabea da, ezen hezurretaraino hunkitzen baikaitu. 

 

Ezin baduzu egilearen lan osoa irakurri eta bat aukeratu behar baduzu, ez egin zalantza: Crónicas de Jerusalén. Kasu horretan, juduak biktimagileak dira, ez biktimak. Baina ondorioa berdina da: komiki honek ez badizkizu sumindura, tristura eta gupida sentiarazten, Delisleren marrazkiek ez badizute pentsarazten nondik datozen planetako hainbeste gizakik duintasunik ez izatea eragiten duten injustizia eta gaiztakeria, terapeuta batengana joan behar zenuke. 

 

Zerrenda amaiezina

 

Berriro berotu naiz, maisu horiei buruz hizketan, eta testua amaitzen joan behar dut, gaiari heltzen hasi besterik egin ez naizenean. Jarraian, giza eskubideei buruz hitz egiteko balio dezaketen beste komiki edo eleberri grafiko batzuen gaineko ohar labur batzuk emango dizkizuet. 

 

Carlos Giménezek, seguru asko bizirik dagoen espainiar marrazkigile handienak, maisulan asko dauzka, baina Paracuellos izenekoak basakeria samurrez irudikatzen ditu Gerra Zibilak galtzaileentzat izan zituen ondorioak. Gatazkari buruzko komiki-zerrenda luzearen barruan, El arte de volar ere memoriari eta memoria ezari buruzko gogoeta bikaina da. Antonio Altarribaren (gidoilaria) eta Kimen (marrazkigilea) lanaren sakontasuna Maus lanarena adinakoa da. 

Gaiari buruz esplizituki hitz egiten duen espainiar komikigintzako klasiko bat Los Derechos Humanos albuma da, desagertutako Ikusager argitaletxearena, oraindik eskura daitekeena bildumagileen liburu-dendetan. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko hainbat artikuluri buruzko istorio laburren bilduma bat da, eta komikigintzaren historiako marrazkigile handienetako batzuen lanak biltzen ditu: Milo Manara italiarra, Will Eisner iparramerikarra ‒ komikiaren historiako pertsonaia ezagunenetako baten sortzailea, The Spirit detektibe maskaratuarena‒ eta Alberto Breccia uruguaitarra ‒Informe sobre Ciegos lan itzelaren egilea, Ernesto Sábato argentinar eleberrigilearen izen bereko testuaren itzulpen bisuala, benetako bidaia giza bihotzaren alderdi ilunera‒. Iluntasun horrek 30.000 pertsonatik 40.000 pertsonara bitarteren desagerpena eragin zuen, adibidez, Argentinako diktaduran zehar.

Giza eskubideekin lotutako komiki batzuk gogoetatsuagoak edo filosofikoagoak dira. V de Vendetta, komikigintzaren historiako funtsezko mugarrietako bat, Alan Moore gidoilari miretsiaren eta David Lloyd marrazkigilearen arteko lankidetzaren emaitza da, eta askatasunaz mintzo da, eta gure gizartearen segurtasun-egarriaren ondorioz gizarteak erabateko distopia bihurtuta amaitzeko duen aukeraz. Tamalez, guztiek pentsatu behar dugu horretan, une zail honetan.

Beste komiki batzuek, hala nola Marjane SatrapirenPersépolis izenekoak, oso istorio zehatzak kontatzen dizkigute. Kasu horretan, Frantzian erbesteratutako irandar horrek bere haurtzaroa kontatzen digu, 1979an boterera iritsi ostean Ayatollah Jomeinik ezarritako irandar erregimenaren errepresiozko testuinguruan igaroa.

Munduan eta historian barrena paseatzeko modu bat

Asko dira munduko leku desberdinetako gatazka eta borroka sozialak ‒maiz giza eskubideen urraketekin lotura hertsia dutenak‒ ezagutzeko aukera ematen diguten komikiak; kasu batzuetan, albistegietan ageri ohi ez diren leku batzuei buruzkoak dira. Afrikatik, duela askotik Afrika Erdiko Errepublika suntsitzen ari den gatazkaren historia kontatzen digu Bangui lanean Didier Kassaïk. La pesadilla de Obikomikian, berriz, Ramón Esonok Ekuatore Gineako ohiko bizimodua kontatzen digu, Teodoro Obiang Nguemaren diktaduraren mendeko bizimodua. Seguru nago blog honetan berriro hitz egingo dugula komiki horri eta bere egileari buruz.


Latinoamerikatik, lan askok hitz egiten digute kontinentearen zain beti irekiez. ¡Maldito Allende! Lanean, Oliver Brasek eta Jorge Gonzálezek Salvador Allenderen gobernuaren azken uneak eta Pinochet buru izan zuen estatu-kolpea kontatzen dizkigute. Rupay komikian, Luis Rossellek, Alfredo Villarrek eta Jesús Cossíok Peruko Gobernuaren eta Sendero Luminoso taldearen arteko gatazkan zehar bi aldeek gauzatutako basakeriak kontatzen dizkigute. Berriro helduz Argentinako diktaduraren gaiari, El Eternautaerreferentzia mitikoa da. Buenos Aires inbaditzen duten estralurtarren istorioa beti irakurri izan da errepresioaren metafora gisa. Hori izan zen, zalantzarik gabe, militarren interpretazioa, desagerrarazi egin baitzuten gidoilaria, Héctor Germán Oesterheld.

Portada de El Eternauta ©Norma Editorial

Baina denak ez dira hondamendien kontakizunak, noski. Komiki batzuek giza eskubideen aldeko borrokan funtsezkoak izan diren zenbait pertsonaiaren bizitzak kontatzen dizkigute, Nelson Mandelarena edo Martin Luther Kingena, besteak beste. Paco Rocaren Arrugaseta Miguel Gallardoren María y yo lanek adinekoek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek eguneroko bizitzan dituzten eskubideei buruz pentsarazten digute. Azken urteetako marea moreak ere lan ugari ekarri ditu, komiki feministaren apalean koka ditzakegunak. Adibide argi bat: Ana Penyas eta Estamos todas bien, Komikiaren Sari Nazionalaren irabazlea.

Eta, oraingoz, hau da dena.