Berrogei urteko gerra, hondamendi naturalak, lehortea, pobrezia eta COVID-19aren pandemia jasan bazituen ere, Afganistanek hezkuntzan aurrerapenak egitea lortu zuen maila guztietan.
2021eko abuztuan dena aldatu zen: talibanek boterea hartu zuten, eta ziurgabetasunez betetako etorkizuna ekarri zieten belaunaldi berriei. Beste zerbitzu publiko batzuk bezala, Afganistango hezkuntza-sistema ere izugarri kaltetu dute, eta hezkuntza-eskubidea, bereziki emakume eta neskena, arrisku larrian dago. Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoak (OCHA) emandako datuen arabera, gutxienez 1,4 milioi neskatok ez dute bigarren hezkuntzarako sarbiderik gutxienez 1,4 milioi neskatok ez dute bigarren hezkuntzarako sarbiderik izan talibanak boterera iritsi zirenetik.
12 urtetik beherako neskatoentzako hezkuntza baimenduta dago oraindik, nahiz eta lehen hezkuntzako ikasleen kopurua izugarri jaitsi den 2021etik. Agintari talibanek maistrei eskolak ematea debekatu izanak eragin du beherakada hori. Gaur egun, Afganistan da 12 urtetik gorako neskei eta emakumeei hezkuntza jasotzea debekatzen dien 12 urtetik gorako neskei eta emakumeei hezkuntza jasotzea debekatzen dien munduko herrialde bakarra.
Hori dela eta, aurtengo martxoaren 8rako berriro mobilizatu nahi dugu Hezkuntza Sarea Afganistango emakumeen eta neskatoen eskubideen alde, eta aldarrikapen horretan sartuta egongo da, jakina, hezkuntza-eskubidea. Afganistango emakume eta nesken egoerari buruzko hainbat material, tailer eta baliabide ditugu eskuragarri, eta post honetan bildu ditugu, gehien interesatzen zaizkizuenak aukera ditzazuen.
Materialetako ekintza-proposamenekin batera, ikastetxeetarako egokitutako sinadura-orriak ere prestatu ditugu, ikasleek ekintzara pasatzeko aukera izan dezaten. Hau da, aurten ez dugu proposatzen gutunak edo postalak bidaltzea, baizik eta post honetan erantsita dituzuen orri egokituak sinatzea, modu osagarrian egokiak iruditzen zaizkizuen beste proposamenak egiteaz gain (zerrenda honetan daude).
Sinadura-orri egokituak Espainiako Amnesty Internationalen egoitzara bidali behar dituzue: Calle Fernando VI, 8, 1. ° Izquierda, Centro, 28004 Madrid.
Hezkuntza Sarean eskura dituzuen materialen bilduma (izenburuetan daude estekak):
“Afganistango emakumeak eta neskak: iraultzaileak dira” material didaktikoa
Honako hauek ditu:
- Afganistango emakumeen eta neskatoen egoeraren azalpena, baita herrialdeko giza eskubideen testuinguru orokorrarena ere (4. diapositiba).
- “Emakume iraultzaileak” erakusketa deskargagarria. Giza eskubideak defendatzen dituzten Afganistango 16 emakumeri buruzko sei panel dira, eta inprimatu eta zuen ikastetxeko hormetan eta ikasgeletan itsats ditzakezue (8. diapositiba).
- Hiru hezkuntza-jarduera (9.-23. diapositibak): adierazpen-askatasunari buruzko bat (adina: +10), hezkuntza-eskubideari buruzko beste bat (adina: +18) eta kirola egiteko debekuari buruzko beste bat (adina: +10). Jarduera bakoitza Afganistango emakumeen kasu errealetan oinarrituta dago.
- Ikastetxeetarako egokitutako sinadura-orrien ereduak, ikasleek Afganistango emakumeen eta neskatoen eskubideen alde esku hartzeko aukera izan dezaten (25. diapositiba).
- Diseinuak eta ingelesezko mezuak dituzten kartelak, #OpenSchoolsForGirls etiketadunak, emakumeen eta neskatoen hezkuntza-eskubidea defendatzeko. Inprimatu eta zuen ikastetxean itsats ditzakezue (26. diapositiba).
“#NeskakDebekatuta: Afganistango neskek hezkuntza-eskubidea” material didaktikoa
Material hau hezkuntza-eskubidean zentratuago dago, eta testuinguruari buruzko informazioa biltzen du 5. diapositiban. Honako hauek ditu:
- Afganistango ikasleen lekukotzak biltzen dituzten diseinuak (6.-9. diapositibak)
- Boterean igarotako lehen urtean talibanek egindako eskubide-urraketak jasotzen dituen denbora-lerroa, oso bisuala; urraketa horien barruan dago 12 urtetik gorako neskatoen eta emakumeen hezkuntza-debekua (10.-15. diapositibak).
- Zenbait ekintza-proposamen ikasgeletarako (18.-20. diapositibak)
- Zenbait hezkuntza-jarduera lehen hezkuntzarako (8-11 urte), bigarren hezkuntzarako eta helduentzako (21.-29. diapositibak).
“Afganistango emakumeak eta neskak: esku hartu eskolan haien alde!” material didaktikoa
Material hau zentratuago dago ikasgeletarako mobilizazio-jardueretan (ez hainbeste jarduera didaktikoetan). Honako hauek ditu:
- Martxoaren 8aren harira aurretik, egunean bertan eta ondoren (ikasturtea amaitu arte) egiteko proposamenak (2.-8. diapositibak).
- Ikastetxerako adierazpen publikoaren eredu bat (8. diapositiba).
- “Emakume iraultzaileak”: aurkezpena. PowerPoint formatuko aurkezpena da (ez nahastu lehen aipatutako Afganistango 16 emakumeri buruzko erakusketarekin), eta Afganistango emakume eta nesken giza eskubideen narriadura azaltzen du.
Proposamenak interesgarriak eta aberasgarriak iruditzea espero dugu. Gogoan izan beti ongi datorkigula egiten dituzuen jarduerei buruzko informazioa jasotzea eta edozein zalantza galdetu diezagukezuela. Horretarako, idatzi agalvez@es.amnesty.org eta redescuelas@es.amnesty.org helbideetara.
Aurrera goaz!

![[Translate to Euskera:] [Translate to Euskera:]](/fileadmin/user_upload/ELLAS_SON_LA_REVOLUCION_TW_1024x512px.png)