Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Neskatoa koloretan margotutako eskuak erakutsiz ©Pixabay / yohoprashart

Neskatoa koloretan margotutako eskuak erakutsiz ©Pixabay / yohoprashart

Blog

Ospatu azaroaren 20a: Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna

Sonia Gregorio, Responsable de Movilización de Infancia y Comunidad Educativa,

Nazio Batuen Erakundeak 1954an Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen haurren eskubideei eta horien garapen osoari buruz kontzientziatzeko. Haurren Eskubideen Aldarrikapena eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena dira 18 urtetik beherako pertsonak eskubide osoko subjektutzat aitortzen dituzten oinarriak.

Data giltzarria azaroaren 20a da, egun horretan aldarrikatzen baitira haurtzaroaren eskubideak eta kontzientziatzen baitira pertsonak beren ongizatearen eta garapenaren alde egunero lan egitearen garrantziaz.

Amnesty Internationalek, aurten, sare sozialekin harreman osasuntsua sustatzea bultzatu nahi du, haur eta gazteen osasunean eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak eta desinformazio-arriskuak saihesteko.

2023an, Amnesty Internationalen bi txostenekadierazi zuten TikToken edukien gomendio-sistemak eta datuak biltzeko baliatzen dituen praktika inbaditzaileek arriskua zekartela plataforma erabiltzen zuten gazteentzat; izan ere, aurrez dituzten osasun mentaleko arazoak larriagotu ditzaketen eduki kaltegarriak areagotzen dituzte.

Orain, 2025ean, berriki Frantzian egindako beste ikerketa batek ondorioztatu du osasun mentalarekiko interesa duten frantziar haur eta gazteak depresioa, autolesioak eta suizidioa sustatzen duten edukien espiral batera bultzatzen ari dela TikToken “Zuretzat” feeda.

Sare sozialak oso erabilgarriak dira beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko eta informatuta egoteko, baina horien erabileran giza eskubideak nola inplikatzen diren jakin behar dugu.

 

Noiz?

  • Azaroaren 20an edo Haurtzaroaren Nazioarteko Egunetik gertu.

  • Datak bat ez badatoz, ikasturteko beste edozein momentutan egin ditzakezu jarduerak.

Zer eskaintzen dugu?

  • Irakasleentzako gida didaktikoa, ikasgelan lantzeko jarduera zehatzekin.

  • Gazteentzako oinarrizko gida, autonomoki erabili ditzaketen testu eta baliabideekin.

Proposamena ikastetxeetarako bakarrik da?

  • Jarduerak beste hezkuntza-eremu batzuetan ere egin ditzakezu: gazteen elkarteak, hizkuntza-ikastaroak, kultura-zentroak, irakurketa-klubak