Duela bi urte baino gehiagotik mundua Gazako Zerrenda okupatuaren suntsipen- eta heriotza-maila onartezinaren lekuko izaten ari da. Israelek egin dituen eraso bortitzek dozenaka milaka pertsona hil, familia osoak ezabatu, bizileku-auzoak birrindu, oinarrizko azpiegiturak suntsitu eta 1,9 milioi palestinar behartuta lekualdatu dituzte. Emaitza: aurrekaririk gabeko giza hondamendia.
“Lerro gorriak” —zibilak hiltzea, haurrak erailtzea, laguntza eragoztea, gosea armatzat erabiltzea— behin eta berriz gurutzatu dira. Ezin dugu axolagabetasunik onartu: erantzun masiboa eta argia behar dugu.
“Lerro gorria Gazaren alde” kanpainarekin bat egitea proposatzen dizugu, herritarren ekintza bat keinu komun batekin: gorriz jantzi eta lerro gorri bat markatzea espazio publikoetan, lantokietan, unibertsitateetan, ikastetxeetan eta sare sozialetan, Gazako genozidioa salatzeko eta gizarte zibilak axolagabetasunik onartzen ez duela erakusteko.
Ekimen hori hainbat herrialdetan martxan jarri da, hala nola Erresuma Batuan, Belgikan eta Holandan, eta arrakasta handia izan du. Logorik gabeko ekintza bat da, ohiko materialekin egina, eta lelo hauek partekatzen ditu:
MARKATU LERRO GORRIA GAZAREN ALDE
LAGUNDU GAZAREN ALDEKO LERRO GORRIARI
GAZAREN ALDEKO LERRO GORRIAREKIN BAT EGITEN DUT
Noiz?
- 2025eko urriaren 13tik 19rako astean, eta, bereziki, urriaren 16an
- Datak ondo ez badatozkizu, aurrerago egin dezakezu
Non?
- Hiri askotan egingo dira mobilizazioak, baina funtsezkoa da kanpainari ikastetxeetan, unibertsitateetan eta elkarteetan ikusgarritasuna ematea.
Zer eskaintzen dugu?
- Arlo desberdinetan eta, bereziki, ikastetxeetan egiteko ekintzetarako ideiak.
- Ohiko material grafikoak: kartelak eta sare sozialetarako diseinuak.
- Funtsezko mezuak eta aholku praktikoak kanpaina martxan jartzeko.
- Zure ekintzen argazkiak eta bideoak igotzeko espazio bat.
Zer egin dezaket?
- Kanpainaren kitean ideia batzuk emango dizkizugu, baina zeure ekintza sor dezakezu..
Garrantzitsuena da kolore gorria eta lelo komunak izatea ardatz.
Kanpainan parte hartzeaz gainera, gaia ikasleekin landu nahi baduzu, “Galeratik itxaropenera” tailerrak dituzu eskuragarri hezkuntza-baliabideetan.
Espero zaitugu #GazarenAldekoLerroGorria indarrez markatzeko!

