Hezkuntza Sarean eskura dituzuen materialen bilduma (izenburuetan daude estekak):
“Afganistango emakumeak eta neskak: iraultzaileak dira” material didaktikoa
Honako hauek ditu:
- Afganistango emakumeen eta neskatoen egoeraren azalpena, baita herrialdeko giza eskubideen testuinguru orokorrarena ere (4. diapositiba).
- “Emakume iraultzaileak” erakusketa deskargagarria. Giza eskubideak defendatzen dituzten Afganistango 16 emakumeri buruzko sei panel dira, eta inprimatu eta zuen ikastetxeko hormetan eta ikasgeletan itsats ditzakezue (8. diapositiba).
- Hiru hezkuntza-jarduera (9.-23. diapositibak): adierazpen-askatasunari buruzko bat (adina: +10), hezkuntza-eskubideari buruzko beste bat (adina: +18) eta kirola egiteko debekuari buruzko beste bat (adina: +10). Jarduera bakoitza Afganistango emakumeen kasu errealetan oinarrituta dago.
- Ikastetxeetarako egokitutako sinadura-orrien ereduak, ikasleek Afganistango emakumeen eta neskatoen eskubideen alde esku hartzeko aukera izan dezaten (25. diapositiba).
- Diseinuak eta ingelesezko mezuak dituzten kartelak, #OpenSchoolsForGirls etiketadunak, emakumeen eta neskatoen hezkuntza-eskubidea defendatzeko. Inprimatu eta zuen ikastetxean itsats ditzakezue (26. diapositiba).
“#NeskakDebekatuta: Afganistango neskek hezkuntza-eskubidea” material didaktikoa
Material hau hezkuntza-eskubidean zentratuago dago, eta testuinguruari buruzko informazioa biltzen du 5. diapositiban. Honako hauek ditu:
- Afganistango ikasleen lekukotzak biltzen dituzten diseinuak (6.-9. diapositibak)
- Boterean igarotako lehen urtean talibanek egindako eskubide-urraketak jasotzen dituen denbora-lerroa, oso bisuala; urraketa horien barruan dago 12 urtetik gorako neskatoen eta emakumeen hezkuntza-debekua (10.-15. diapositibak).
- Zenbait ekintza-proposamen ikasgeletarako (18.-20. diapositibak)
- Zenbait hezkuntza-jarduera lehen hezkuntzarako (8-11 urte), bigarren hezkuntzarako eta helduentzako (21.-29. diapositibak).
“Afganistango emakumeak eta neskak: esku hartu eskolan haien alde!” material didaktikoa
Material hau zentratuago dago ikasgeletarako mobilizazio-jardueretan (ez hainbeste jarduera didaktikoetan). Honako hauek ditu:
- Martxoaren 8aren harira aurretik, egunean bertan eta ondoren (ikasturtea amaitu arte) egiteko proposamenak (2.-8. diapositibak).
- Ikastetxerako adierazpen publikoaren eredu bat (8. diapositiba).
- “Emakume iraultzaileak”: aurkezpena. PowerPoint formatuko aurkezpena da (ez nahastu lehen aipatutako Afganistango 16 emakumeri buruzko erakusketarekin), eta Afganistango emakume eta nesken giza eskubideen narriadura azaltzen du.
Proposamenak interesgarriak eta aberasgarriak iruditzea espero dugu. Gogoan izan beti ongi datorkigula egiten dituzuen jarduerei buruzko informazioa jasotzea eta edozein zalantza galdetu diezagukezuela. Horretarako, idatzi agalvez@es.amnesty.org eta redescuelas@es.amnesty.org helbideetara.
Aurrera goaz!
¡Seguimos!
