Talibanek boterea hartu dutenetik, egunero urratzen dira Afganistango emakume eta nesken giza eskubideak. Hezkuntza-material honetan, informazioa, ekintza-proposamenak eta Afganistango emakumeen eta nesken gaia lantzeko hiru tailer dauzkazu.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Afganistango emakume aktibista batzuen kasuak eta egoerak ezagutuko dituzte.
- Adierazpen-askatasunak giza eskubide gisa duen garrantzia ulertuko dute.
- Emakume horien egoera hobetzeko esku hartuko dute.
Esteka honetan ikus dezakezu materiala.
>