Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Arrazista naiz? Arrazakeria ulertzen: irakasleentzako gida didaktikoa

Bizkar-zorroa daraman neska nerabe bat militarren aurrean, George Floyd Minnesotako poliziaren gehiegikerien ondorioz hil ostean arraza-justiziaren...
Bizkar-zorroa daraman neska nerabe bat militarren aurrean, George Floyd Minnesotako poliziaren gehiegikerien ondorioz hil ostean arraza-justiziaren alde egin ziren protestetako batean. Washingtoneko erdigunea, AEB, 2020ko ekainaren 3a. © Alli McCracken/Amnesty International

Arrazakeria beti ez da izaten agerikoa, baina gure eguneroko bizitzako alderdi askotan dago. Galdetu diozu inoiz zeure buruari nola eragiten dioten gure aurreiritziek besteei buruz dugun ikuspegiari? Nola indartzen dituzten estereotipoak hedabideek? Ea benetan arrazista zaren? Arrazista zarela uste baduzu, zer egiten duzu zure egunerokoan, zure aurreiritzi arrazistak gainditzeko?

Gure partaidetza-tailerretan gai hauek landuko ditugu:

  • Zer den arrazakeria eta nola agertzen den.
  • Zer eragin duten gure aurreiritzi arrazistek gure erabaki eta pertzepzioetan.
  • Pertsona arrazializatuen errepresentazioa hedabideetan eta arrazakeria sare sozialetan.
  • Arrazakeriaren aurka egiteko estrategiak.

Dinamika interaktiboen (adibidez, rol-joko bat, non partaideak poliziakide baten azalean jarriko diren), eztabaiden eta kasu errealen azterketaren bidez, gure arrazakeriaren gainean hausnartuko dugu, eta horren aurkako borrokan zer egin dezakegun eta gizarte justu eta inklusiboagoa nola eraiki dezakegun aztertuko dugu. Horretarako, Youssef M. Ouledek (aktibista eta kazetari antirrazista) eta Carlos Idriss Kamenik (Málaga CF taldeko atezain ohia) beren bizipenak azaltzen dituzten bideo batzuk erabiliko ditugu.

Zalantza, kontsulta, iradokizun edo feedbacken bat planteatu nahi badiguzu, idatzi lasai helbide honetara: equipo.educación@es.amnesty.org.

Tailerrak interesgarriak eta aberasgarriak iruditzea espero dugu.

Aurrera goaz!