Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala (GEAU), askatasunerako eta berdintasunerako ekintza-plan global moduan balio duen dokumentu bat da, pertsona guztien eskubideak babesten dituena leku guztietan. Lehen aldiz herrialdeek, babes unibertsala merezi duten askatasunak eta eskubideak adostu zituzten, pertsona guztiek beren bizitza bizi dezaten askatasun, berdintasun eta duintasunez. Bertsio sinplifikatu bat eskaintzen dizugu ikasleekin lan egin ahal izateko.
Ikasketaren emaitzak:
- Giza eskubideen inguruan nazioarte mailan dagoen akordio nagusia ezagutzea.
- Giza eskubideen izaera interdependente eta unibertsalaren kontzientzia hartzea.