Action Camp Amnesty Internationalen Hezkuntza Sarearen proposamen bat da, udalekuetako parte-hartzaileei giza eskubideen berri modu ludiko eta dibertigarri batean emateko. Giza eskubide batzuk landuko ditugu, besteak beste: emakumeen eskubideak, gatazka armatuetako eskubideak, etxebizitzarako eskubidea, osasunerako eskubidea eta ingurumen osasuntsua izateko eskubidea.
Horretarako, erronka bat planteatuko dugu, eta parte-hartzaile bakoitzak giza eskubideen defendatzaile unibertsal izatera iritsi beharko du, bidean lorpenak eta sariak eskuratuz.
DUDHAIrekin bidaia espazial bat egitea proposatzen dizuegu; gure planetan galdu den pertsonaia estralurtar dibertigarri bat da, eta gure laguntza behar du etxera itzultzeko bidea aurkitzeko. Horretarako, bere “DDHH HUMAN RIGHTS” izarraren inguruan biraka dabiltzan planetetan ibili beharko du. Jarduera 9-12 urteko parte-hartzaileentzat egokituta dago (lehen hezkuntzako azken zikloa), baina beste maila batzuetarako bertsioak egin daitezke. Jolasak eta asmakizunak ebatzi beharko dituzte intsigniak lortu eta jardueratik gidatuko dituzten pistak aurkitzeko.
Gozatuko duzuelakoan gaude!

