Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Erakusketa berria dugu! Aurrera goaz umore grafikoaren eta giza eskubideen eskutik.

Erakusketaren azaleko bineta, non ageri diren zenbait etniatako pertsonak "Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala" idatzita duen aterki baten...
Giza eskubideak binetetan erakusketaren azaleko bineta, Kap marrazkilariarena

Barre eginarazi ez ezik, umoreak pentsarazi ere egiten digu, eta gauzak begirada kritikoz aztertzeko aukera ematen digu. Frente Viñetista elkartearekin lankidetzan, erakusketabat antolatu dugu. Bertan, hainbat binetagilek, nork bere estiloan eta ikuspegitik, zenbait giza eskubide aztertu dituzte, umore grafikoaren begirada kritiko eta bizia erabiliz.

Baina, horrez gainera, erakusketan azalduta dator zergatik hartzen diren egoera jakin batzuk giza eskubideen urraketen testuingurutzat.

Emakumeen eskubideak, krisi klimatikoa, gatazka armatuak, adierazpen-askatasuna, hezkuntza-eskubidea, etxebizitza-eskubidea, osasun-eskubidea, arrazakeria eta xenofobia, migratzaile eta errefuxiatuan eskubideak, LGTBIQ+ pertsonen eskubideak… Bineta bakoitza errealitateari begiratzeko leiho bat, salaketa bat eta hausnarketarako gonbidapen bat da. Ilustrazioek erakusten digute artea tresna ahaltsua izan daitekeela gizarte-aldaketa lortzeko eta giza eskubideak babesteko.

Erakusketa zenbait hizkuntzara itzulita dago, eta ebakitzeko markak dauzka, inprimatu eta ikusgai jarri ahal izan dezazuen (A1 tamainarako diseinatuta dago). Beheko estekan dago eskuragai. 

Gogoko izatea espero dugu!