Kaixo!
Heriotza-zigorra VS Bizitzeko eskubidea jarduera didaktikoa aurkeztera gatoz.
Taldeko dinamika bat da, eta bertan ikasleek aukera izango dute heriotza-zigorraren aldeko eta aurkako argudioei buruz hausnartzeko, Amnesty Internationalen zenbait materialetan oinarrituta. Gidan duzue materialen zerrenda.
Materialaren barruan Irango kasu errealak (protestarako eskubidearekin ere zerikusia dute) eta Japoniako kasu errealak daude, horien artean Iwao Hakamadarena: bera da heriotzaren korridorean denbora gehien igaro duen pertsona. Iwao Hakamadaren kasuan azkenean aldeko ebazpena lortu bada ere (zorionak haren alde lan egin duzuen guztiei!), ezin hobeto erakusten du zer-nolako bidegabekeriak, ondorioak eta eskubide-urraketak dakartzan heriotza-zigorrak.
Ikaskuntza-helburuak:
- Giza eskubideen balioa errespetatzen duen kontzientzia demokratikoa barneratzea.
- Heriotza-zigorraren aldeko eta aurkako argudioen gainean hausnartzea.
- Heriotza-zigorraren gaineko kontzientzia hartzea eta haren praktikak berekin dakartzan inplikazio larriak ulertzea.
Probetxua ateratzea espero dugu!