Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala (GEAU) askatasunaren eta berdintasunaren aldeko ekintza-plan global gisa balio duen dokumentu bat da, xedetzat baitu munduko leku guztietan pertsona ororen eskubideak babestea. Adierazpenarekin, herrialdeek lehen aldiz adostu zituzten babes unibertsala merezi duten askatasunak eta eskubideak, pertsona oro aske, berdintasunean eta duintasunez bizi ahal izan dadin. Deskargatzeko moduko formatua duen bertsio laburtu bat eskaintzen dizuegu; koloretan, A4 tamainan eta alde bakarretik inprimatzea gomendatzen dizuegu.
Ikaskuntzaren emaitzak:
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala zer den ezagutzea.
Norberaren eskubideak eta besteenak ezagutzea.
Giza eskubide guztiak unibertsalak, besterenezinak eta zatiezinak direla jakitea.