Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Jarduera-sorta: segurtasuna eta duintasuna hezkuntzan

Unecebo Mboteniren argazkia  ©AI
Unecebo Mboteniren argazkia ©AI

Haur orok du hezkuntzarako eskubidea, nazioarteko zuzenbideak ezartzen duen moduan, eta, zehazki, Haurren Eskubideei buruzko NBEren Hitzarmenak dioenaren arabera. Hala ere, eskubide horrek ikasgela batera sartzeko aukera baino askoz gehiago dakar. Hezkuntzak eskuragarri egon behar du, eta irisgarria, onargarria eta moldagarria izan behar du. Gainera, segurua izan behar du. Eskola bateko azpiegiturak seguruak ez direnean edo haurrak arriskuan daudenean —adibidez, indarkeriaren edo higiene txarraren ondorioz—, ezinezkoa da hezkuntzarako eskubidea gauzatzea.

Hegoafrikako Unecebo Mboteniren istorioa da gobernuek betebehar hori betetzen ez dutenean gertatzen denaren adibide tragikoa. Haren heriotza saihestu zitekeen eta —are tamalgarriagoa dena— ez zen kasu isolatu bat izan. Herrialde horretan, eskolek aspalditik dituzte azpiegitura ez-seguruak eta ikasgela masifikatuak, eta ez dute edateko urik eta saneamendurik.

Jarduera-sorta honetan, giza eskubideen, hezkuntzarako eskubidearen eta eskola ez-seguruek giza eskubideekin duten harremanaren inguruko sarrera bat aurkituko duzu. Uneceboren istorioa oinarri hartuta, bi jarduera egin ahal izango dituzu, eduki horiei buruzko gogoeta egiteko.

Ikaskuntza-emaitzak:

  • Haurren eskubideen eta hezkuntzan haurrak babestearen kontzeptua ulertzea.

  • Eskolako babes-eskubidea urratzeak beste eskubide batzuetan dituen ondorioak deskribatzea.

  • Gobernuek eskoletan segurtasuna bermatzeko erantzukizuna dutela ulertzea.