Materialean oinarrizko informazioa aurkituko duzu. Bertan, krisi klimatikoa giza eskubideen krisiarekin lotzen da: bizitzeko eskubidea, osasun-eskubidea, ura eta saneamendua izateko eskubidea, etxebizitza-eskubidea...
A5 formaturako prestatuta dago, baina beste tamaina batzuetan inprima daiteke, liburuxka gisa (prestakuntza-saioetan banatzeko) edo kartel gisa (ongi ikusteko moduko tokiren batean itsatsita uzteko) erabiltzeko.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Giza eskubideen eta klima-aldaketaren arteko lotura ezagutzea.
- Estatuek eta enpresek egungo krisi klimatikoan duten erantzukizuna identifikatzea.

![[Translate to Euskera:] Portada del folleto con el text“Lurra berotzen ari da, eta gure eskubideak mehatxupean daude” dioen liburuxkaren azala ©AI](/fileadmin/user_upload/folleto_justicia_climatica.png)