Afganistanen, Bigarren Hezkuntzako nesken eskolak itxita daude, talibanek berriro boterea hartu zutenetik. Neurri horrek larriki urratzen du hezkuntza-eskubidea, eta milioika nesken etorkizuna iluntzen du. Proposatzen dizugun materialaren bidez, hezkuntza-eskubidearen esanahiari buruz hausnartzeko eta neska horien alde esku hartzeko aukera izango duzu.
Ikaskuntzaren emaitzak:
Hezkuntza-eskubidearen urraketak biktimengan eta gizartean dituen ondorioen gainean sentsibilizatzea.
Hezkuntza-eskubideari buruzko 26. artikuluaren (GEAU) eta 28.-29. artikuluen (Haurren Eskubideen Hitzarmena) esanahia eta garrantzia ulertzea.
Munduko beste leku batzuetako nerabeen egoeraz jabetzea, eta aldaketak sustatzeko egoera hori ezagutzera eman behar dela ulertzea.
Materiala eskuragarri duzu esteka honetan.>