Amnesty International Txilek egindako komikia, 2019an piztutako protestetan urratu ziren giza eskubideetan oinarrituta. Amnesty Internationalek burututako ikerketa oparoa komiki hezigarri baten bidez aurkezten da egun, Luis Henríquez “Mico” marrazkilari eta muralista txiletarraren ilustrazioekin.
Komikia gazteei zuzendua dago bereziki eta bere irudi erakargarriek honako gai hauen garrantzia barneratzeko gonbidea egiten dute: indarkeria poliziala, protesta sozialaren kriminalizazioa, agintearen erantzukizuna giza eskubideen urraketetan eta egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikapena bezalako neurriak.
Helburuak:
- Ikasleak sentsibilizatu Txilen gertatutakoari buruz 2019ko protestetan.
- Gogoeta egin honako gaiei buruz: adierazpen-askatasuna, protestatzeko eskubidea, eta egia, justizia eta erreparazioa.
Komikia honako estekan deskargatu dezakezu.>