Azken urteotan heriotza-zigorrak munduan izan duen bilakaerak baieztatzen du mundua aurrera egiten ari dela etengabe hura abolitzerantz. Exekuzioen kopuruak gora egin badu ere, gero eta herrialde gutxiagok gauzatzen dute heriotza-zigorra zigor gisa.
Heriotza-zigorra zigor gizagabea eta alferrikakoa da, eta oinarrizko bi giza eskubide urratzen ditu: bizitzeko eskubidea eta pertsona orok zigor anker, gizagabe edo lotsarazlerik ez jasateko duen eskubidea.
Ikaskuntza-emaitzak:
Heriotza zigorra giza eskubideen urraketa zergatik den azaltzea, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren testuinguruan.
Heriotza-zigorrari buruzko ohiko kontzeptu okerrei eta haren aldeko argudioei aurka egitea.
Heriotza-zigorraren aurka jarduten duen nazioarteko komunitateko kide izatea.
Iraupena: 20 minutu
Formatua: interaktiboa eta auto-ebaluatzailea
Ziurtagiria: parte-hartze ziurtagiria