Eman izena protesta-eskubideari buruzko online ikastaroan eta ikasi zergatik babesten duten protesta giza eskubideek, nola protesta egiteko askatasuna mehatxatuta dagoen mundu osoan eta nola defenda dezakezun protesta egiteko duzun eskubidea.
Ikaskuntza-emaitzak:
- Protesta egiteko eskubidearen irismena definitzea.
- Nazioarteko zuzenbidean protesta egiteko eskubidearen babesa deskribatzea.
- Protesta egiteko eskubideak aurre egin behar dien erronkak azaltzea.
- Eskubideak errespetatzen dituzten polizia-jardun egokiak eskatzea.
- Protestetan parte hartu bitartean seguru eta babestuta egoteko estrategiak garatzea.
- Protesta egiteko eskubidea defendatzeko jardutea.
Iraupena: 3 ordu
Formatua: interaktiboa eta auto-ebaluatzailea
Ziurtagiria: amaitu izanaren ziurtagiria (doan)

