Pertsonen duintasunari eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzko kanpainarekin lotutako hezkuntza-materialen multzoa da, pobreziaren eta eskubide horien urraketaren arteko loturetan oinarritua.
Honako hauek biltzen ditu: terminoen glosarioa, pobreziari eta giza eskubideei buruzko azalpenezko edukia, horien zerrenda, gaia lantzeko jarraibideak eta taldean garatzeko bost jarduera. Jarduerek ordena jakin bat dute, gaian ikuspegi holistiko batetik sakondu ahal izateko; hala ere, jarduera bakoitza modu independentean egin daiteke.>
Helburuak:
- Pobreziak giza eskubideen urraketak jasateko aukerak areagotu ditzakeela ulertzea.
Giza eskubideen urraketek pobrezia-egoerak sortu, sakondu edo betikotu ditzaketela hausnartzea.