Nyto Rukell 2016an atxilotu zuten, "terrorismoa goratzea" egotzita, eta 2017an hari eta beste 11 raperori bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra, bederatzi urteko gaitasungabetzea eta 4.800 euroko isuna ezarri zizkieten. Ondoren, Apelazio Auzitegiak zigorrak murriztu zituen, eta ez zituzten kartzelan sartu, baina epaiak rapen letrek terrorismoa goratzen zutela baieztatzen jarraitzen du.
2:46 minutuko ikus-entzunezkoa, kasu baten lekukotzaren bidez agerian uzten duena azken urteetan arrisku handiko jarduera bihurtu direla txiokatzea edo rapeatzea.