Jendea Europara joaten da hainbat arrazoirengatik. Batzuek jazarpenetik edo gerratik ihes egiten dute. Beste batzuek pobrezia kronikoagatik alde egiten dute. Europan etorkizun seguruagoa eta hobea aurkitzeko itxaropena dute. Baina askotan bestelako errealitatea aurkitzen dute. Mugimenduan dauden pertsonek urratuta dituzte beren eskubideak, eta jendeak ez du ezagutu ere egiten haien egoera. Benetan ikusezinak dira.
2:10 minutuko ikus-entzunezkoa, Europara eta haren mugetara iristen diren migratzaileen, errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen eskubideen aldeko kanpainari buruzkoa.