Afganistanen, talibanak boterera iritsi direnetik, emakumeek eta neskek eskubide-urraketa bereziki larriak jasan behar izaten dituzte egunerokoan: emakume gehienek ezin dute lanik egin; seigarren mailatik gorako mailetan dauden neska gehienak ezin dira eskolara joan, eta unibertsitateetan, sexuaren araberako bereizketa-arau zorrotzek unibertsitate-ikasketak egiteko aukera mugatzen diete neska gazte askori.
Gainera, genero-indarkeriazko mehatxu gehiago jasaten dituzte, eta oso mugatuta dituzte mugitzeko eta biltzeko askatasuna, baita adierazpen-askatasuna ere, jantziak aukeratzekoa barne.
Zure ikasleekin gai hau lantzea proposatzen dizugu, bereziki martxoaren 8ari begira. Hezkuntza-proposamenak honako hauek biltzen ditu:
- Irakasleentzako informazioa eta Afganistango emakume aktibistei buruzko oinarrizko hiru tailer.
- Afganistango emakumeei buruzko erakusketa eta kartelak.
- Ekintza-proposamena.
>