Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, genero-indarkeria giza eskubideen urraketa dela gogorarazteko une gakoa. Planetaren luze-zabalean mobilizazioak egiten dira herrialde askotan emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota desberdinak amaitzeko.
Munduko 370 milioi neskak eta emakumek bortxaketak edo sexu-abusuak jasan dituzte 18 urte bete aurretik. Kopuru hori 650 milioira igotzen da kontaktu fisikorik gabeko sexu-indarkeria kontuan hartuz gero, hala nola hitzezko edo online abusuak. Sare sozialak emakume eta nesken kontrako abusuen agertoki berria dira.
Espainiako genero-indarkerian ezkutuko beste zifra batzuk daude. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko inkestaren arabera, Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko 2 emakumetik 1ek (% 57,3) indarkeria jasan dute beren bizitzetan emakume izateagatik. Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko 2,8 milioi neskak eta emakumek sexu-indarkeria jasan dute beren bizitzako uneren batean, eta desgaitasunen bat duten eta atzerrian jaio eta Espainian bizi diren emakumeek jasaten dute indarkeria fisiko eta/edo sexu-indarkeria gehien bikotekideen eskutik.
Datu eta testuinguruko informazio gehiago izateko, kontsultatu Amnesty Internationalen webgunea.
Amnesty International Espainiako hiri askotan mobilizatuko da azaroaren 25aren inguruan, ahotsa goratu eta mundu osoko emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko. Horregatik, azaroan jarduerak egitera animatzen zaituztegu, bai eta mobilizazioarekin bat egitera ere, inplikazio-maila desberdinetan:
Zer proposatzen dizuegu?
1. Sexu-indarkeriari buruzko jarduerak egitea: Hezkuntza-maila desberdinetarako hezkuntza-baliabide berriak ematen dizkizuegu (8 urtetik gora, 12 urtetik gora eta 18 urtetik gora).
2. Sexu-adostasunari buruzko tailer batzuk egitea: material berria da hau ere, zenbait jarduera dituena. Batera edo bereizita egin daitezke, eta 14 urtetik gorako pertsonentzat dira.
3. Amnesty Internationalen “Bai bakarrik da bai” erakusketa: erakusketa interaktibo bat inauguratu berri dugu sexu-indarkeriaren inguruko estereotipo eta aurreiritziak birpentsatzera, adostasunaren esanahiari buruz gogoeta egitera eta sexualitateari buruz zabaldutako mito eta ideiei buruz pentsatzera gonbidatzeko. Gazteei zuzendua dago, bai edukiaren aldetik, bai formatuaren aldetik, eta ikastetxe eta unibertsitateetarako pentsatuta dago bereziki. Interesgarria iruditzen bazaizu, jarri harremanetan zure herriko AIren taldearekin.
4. Tailer praktiko bat antolatzea Frente Viñetistarekin: Frente Viñetistako binetagile profesional bat joango da eta emakumeen eskubideei buruzko ilustrazioak sortuko ditu parte-hartzaileekin. Honako hau egin behar duzu: inprimakia bete, eskaera egin, eta zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunei buruz hitz egiteko.
5. “No estás sola” dokumentala ematea: Dokumental bat ikusteko eta ondoren taldeko dinamika bat egiteko hezkuntza-jarduera bat proposatzen dugu, zenbait galdera-gida erabiliz erreferentziatzat parte -hartzaileekin eztabaidatzeko.
6. Emakumeen eta nesken eskubideei buruzko beste hezkuntza-baliabide batzuk erabiltzea: Jarduera antolatzeko beste baliabide-mota batzuk nahi badituzu, gaia lantzeko aukera gehiago aurkituko dituzu esteka honetan (ikus-entzunezkoak, erakusketak, online ikastaroak, etab.).
7. Zure hirian antolatzen diren manifestazio eta kontzentrazioetara joatea: webgune honetan Amnesty Internationalek parte hartuko duen deialdiak aurkituko dituzu. Bat egin gurekin!

