JamScout 2024 ekitaldi ahaztezina Covaledan egin zen, Sorian, eta Espainia osoko eskautak bildu zituen natura-ingurune batean, dibertsioa, ikaskuntza eta hausnarketa uztartzeko. Eskaut Mugimendu Katolikoak antolatutako ekitaldiak astebete iraun zuen, baina gu uztailaren 18an eta 19an izan ginen bertan. Kanpamentuko jardueretako bat tailerrak antolatzea zen, eta Amnesty Internationalek bertaratuek giza eskubideak hobeto ezagutu eta ulertzea helburutzat zuten jarduerak eskaini zituen. Beste erakunde batzuk ere bertan izan ziren: Manos Unidas, Greenpeace, ONCE Fundazioa, OXFAM Intermón, etab.
JamScout 2024 ekitaldiaren alderdi nabarmenetako bat giza eskubideak eta antzeko beste gai konplexu batzuk lantzeko erabilitako metodologiaren sormena eta berrikuntza izan zen. Saioetarako diseinatutako jokoak lau azpitaldetan banatu zituen parte-hartzaileak (ura, airea, sua eta lurra), eta aparteko pertsonaia bat ere izan zuten, Justizia Auzitegia, zeinak berebiziko garrantzia izan baitzuen jokoaren garapenean. Egitura horri esker, gai serioak modu dinamiko eta ulergarrian landu ziren, eta, hala, parte-hartzaileek modu aktiboan parte hartu ahal izan zuten ikaskuntza-prozesuan. Gizaeskubideekinlotutakoegoeraksimulatzenzituztenhainbat txandatan,gazteetahaurrekgaiariburuzikasi zuten, eta, horrez gainera,justiziari,desberdintasunarietalankidetzariburuzhausnartuzuten.
Ikuspegi berriak giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan
Taldebakoitzarenidentitateasortzea izan zen funtsezko uneetako bat: eslogan bat eta oihu komun bat sortu behar izan zituzten. Hasierako jarduera horrek, taldeen kohesioa sustatzeaz gain, parte-hartzaileak etortzear ziren erronkei aurre egiteko prestatzen zituen oinarri emozionala ezartzen zuen. Jokoaren ondorengo erronkek, hala nola zoriz egokitutako materialak erabiliz etxe bat eraikitzea eta baliabide mugatuak kudeatzea, aukera eman zieten gazteei komunitateekmunduerrealeanizan ohidituztenzailtasunakesperimentatzeko.
Metodologiaren inpaktua argi geratu zen ekitaldian izan ginen bi egunetan egin genituen saioetan. Adibidez, uztailaren 18an 12 eta 15 urte bitarteko gazteekin egin genuen saioan konpromiso eta gogoeta maila handia hauteman genuen. Parte-hartzaileek jokoaz gozatu zuten, baina, horrez gainera, lantzen ari ziren eskubideen gaineko eztabaida esanguratsuetan murgildu ziren. Horrelako dinamikek erakusten dute espazio eta tresna egokiak ematen badizkiegu gazteek eta haurrek modu aktiboan parte har dezaketela eztabaida konplexuetan, eta pentsamendu kritikoa garatu dezaketela.
Zenbait erronka izan arren, hala nola adin-desberdintasuna talde batzuetan eta hizkuntza-oztopoa egoera jakin batean, saioak egokitu egin ziren, ezarritako helburuak lortzeko. Bereziki, aldi berean bi hizkuntzatan egindako saioa erronka handia izan zen, bainaadierazpen-askatasunaeta antzekogaiakikuspegimultikulturalbatetikeztabaidatzekoaukeragisabaliatugenuen.
Nerabeek eta gazte helduek ere parte hartu nahi dute giza eskubideei buruzko eztabaidetan
Beste alderdi positibo bat nerabe eta gazte helduen taldeen parte-hartzea izan zen; hasieran alde ludikoan interes gutxiago agertu zuten arren, sakonkiinplikatuzirenmigrazioari,feminismoari, etxebizitzari eta beste gai potolo batzuei buruzkoeztabaidetan. Saio horiek erakutsi zuten garrantzitsua dela jarduerak parte-hartzaileen beharretara eta heldutasunera egokitzea, eta horrek eztabaida aberasgarriak eta ikaskuntza esanguratsua ekarri zituen.
Gainera, parte-hartzeari eta ikaskuntzari dagokienez arrakastatsua izateaz gain, giza eskubideen irakaskuntzan erabilitako tresnen eta materialen gaineko hausnarketa kritikoagatik ere nabarmendu zen. "GizaEskubideenPasaportea",txapaketa gisa horretako beste material batzukosoerakargarriakizanzirenjardueraegiteko.
Laburbilduz, JamScout 2024 esperientzia aberasgarria izan zen ekitaldian parte hartu zuten guztientzat. Metodologia berritzailearen eta parte-hartze aktiboaren bidez, gazte eskautek giza eskubideen gaineko ezagutzak barneratu zituzten, eta, gainera, bizitzarako abilezia kritikoak garatu zituzten, hala nola enpatia, lankidetza eta pentsamendu kritikoa.
JamScout 2024 ekitaldiak erakutsi zuen sormena, konpromisoa eta ikaskuntza esanguratsuan zentratutako ikuspegia konbinatuz gero emaitza egiaz eraldatzaileak lor daitezkeela.