Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Online Formakuntza

Atal honetan, zure eskura dituzu giza eskubideei buruzko online prestakuntza batzuk, baliagarriak izan dakizkizukeenak. Bakoitzaren deskribapenean iraupena eta gai orokorrak kontsulta ditzakezu. Batzuk webgune honetatik kanpoko AIko plataformetakoak dira, eta erregistratu egin beharko duzu, horiek egin ahal izateko.

Eskola-jazarpenari buruzko online mikroikastaroa

45 minutuko ikastaroa da, eta ezagutzera ematen du zer egoeratan dagoen eskola-jazarpena Espainian, zer eskubide-urraketa jasaten dituzten jazarriek eta zer neurri dauden jazarpenari aurre egiteko. Gaiari buruz egindako azken ikerketaren datu espezifikoak erakusten ditu.

Eskola-jazarpena giza eskubideen arloko arazo bat dela jabetzea sustatzen du, eta ezagutzera ematen ditu Amnesty Internationalek arazoari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak. 

Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko online mikroikastaroa 

Ordubeteko ikastaroa da, eta aniztasunaren gaineko oinarrizko kontzeptuak eta lesbiana, gai, bisexual, transgenero eta intersexualek (LGBTI) mundu osoan pairatzen dituzten eskubide-urraketak lantzen dira bertan. 

LGBTIek jasaten dituzten eskubide-urraketak hobeto ulertzeko eta haien eskubideen defentsan eta bermean izan diren aldaketak ezagutzeko balio du. 

Idatzi Eskubideen Alde kanpainari buruzko gidaliburu laburra

15 minutuko ikastaro laburra da, Amnesty Internationalen Idatzi Eskubideen Alde kanpainan parte hartzeko gaitu eta motibatzen duena. Kanpaina hori urtero egiten da, giza eskubideen defendatzaileen bizitzetan aldaketak lortzeko. 

Aldaketarako ekintza sustatzen du, giza eskubideak babesteagatik bidegabeki tratatzen dituzten pertsonei elkartasun-gutunak idatziz eta Estatuei mezuak igorriz, pertsona horien eskubideak berma ditzatela eskatzeko. 

Giza eskubideen hastapena

Ordu eta erdiko ikastaroa da, eta giza eskubideak norberaren bizitzarekin erlazionatuta daudela jabetzen laguntzen du, eta horien alde esku hartzeko gaitzen du. 

Giza eskubideak zer diren azaltzeko segurtasuna eta konfiantza sustatzen ditu, giza eskubideen defentsarekin eta sustapenarekin lotutako ezagutzak eta abileziak landuz. 

Giza eskubideak: aldaketarako tresna bat

15 orduko ikastaroa da, giza eskubideen sistema hobeto ezagutzeko aukera ematen duena eta eskubideak aldaketarako tresna direla ulertzen laguntzen duena. 

Gugan eragin handiena duten eskubideak identifikatu eta aztertzea sustatzen du, norbere arazoak eta ingurunea aztertuz, eta giza eskubideekin lotutako gai konplexuagoak hobeto ulertzen laguntzen du, zuri ala beltz gisako muturreko erantzunak eta jarrerak ekiditeko.

Giza eskubideen defendatzaileei buruzko gidaliburu laburra

20 minutuko ikastaro laburra da, giza eskubideen defendatzaileei buruzko oinarrizko nozioak eskaintzen dituena eta haien lana ezagutzera ematen duena. Eskubideak babesteagatik mehatxuak jasotzen dituzten eta eskubide-urraketak pairatzen dituzten defendatzaileen hiru kasu erreal erabiltzen ditu horretarako. 

Beste pertsona batzuen giza eskubideak babestearen garrantziaz eta defendatzaile bihurtzeko egin beharreko urratsez hitz egiteko gakoak ematen ditu.  

Giza eskubideen defendatzaileen aurkezpena

15 orduko ikastaroa da, eta giza eskubideen defendatzaileekin, egiten duten lanarekin eta etengabe jasotzen dituzten mehatxuekin lotutako ezagutzak barneratzea sustatzen du.

Giza eskubideen defentsaren aldeko argudioak indartzea lortu nahi du, giza eskubideen defendatzaileen testuinguru partikularrak eta mehatxuak ebaluatuz, baita nork bere ahotsa eskubideen alde erabiltzeko moduak identifikatzea ere.
 

Herri indigenen lurren gaineko eskubideak 

20 minutuko ikastaro laburra da, herri indigenetako pertsonek jasaten dituzten mehatxuak eta haien giza eskubideak babestearen garrantzia ikusarazteko balio duena.

Herri indigenen eskubideak hobeto ezagutzea sustatzen du, hala nola aldez aurretik informazioa jaso ostean baimena libreki emateko eskubidea, eta horien alde esku hartzeko jarraibideak ere ematen ditu.

Torturarik ez jasateko eskubidea 

20 minutuko ikastaro laburra da, tortura eta tratu txarrei buruzko oinarrizko ezagutzak eta nazioarteko zuzenbidearen barruan horien aparteko estatusa aitortzeak duen garrantziari buruzkoak ematen dituena.

Torturak eta tratu txarrek gaur egun mundu osoan duten egoeraz jabetzeko balio du, eta horiekin amaitzeko esku hartzeak duen garrantzia azpimarratzen du. 

Heriotza-zigorraren aurkako jarrera hartzea

20 minutuko ikastaro laburra da, heriotza-zigorra eskubide-urraketa bat dela ulertarazten duena eta haren gaineko mezu okerrei aurre egitea garrantzitsua dela ikusarazten duena. 

Heriotza-zigorra desagerraraztearen aurkako argudioei aurre egiteko ezagutzak eta zigor horren aurrean esku hartzeko abileziak barneratzea sustatzen du. 

Goratu ahotsa adierazpen-askatasunaren alde

20 minutuko ikastaro laburra da, adierazpen-askatasunari buruzko eta eskubide hori darabiltenek jasan behar izaten dituzten mehatxu nagusiei buruzko ezagutza mesedetzen duena. 

Adierazpen-askatasuna zer den eta eskubide hori babestu eta sustatzeko nola esku hartu jakiteko ezagutzak sustatzen ditu.