Mundu osoko aktibisten eta giza eskubideen defendatzaileen 10 gogoeta, giza eskubideen arloko hezkuntza giza eskubideak babesteko ezinbestekoa dela gogorarazten digutenak.
1.“Giza eskubideen arloko hezkuntza eskoletan ikasten den lezio bat edo egun batez lantzen den gai bat baino askoz gehiago da; pertsonei beren egunerokoan segurtasun-baldintzetan eta duintasunez bizitzeko behar dituzten bitartekoak eskaintzen dizkien prozesu bat da. Gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, batu ditzagun indarrak, etorkizuneko belaunaldietan giza eskubideen kultura garatu eta sustatzeko, nazio guztietan askatasuna, segurtasuna eta bakea bultzatzea helburutzat harturik”.
Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia, Bakearen Nobel sariduna
2. “Azken batean, non hasten dira giza eskubide unibertsalak? Bada leku txikietan, hain hurbilekoak eta hain txikiak, ezen ez baitira mapetan agertu ere egiten. Eta, hala ere, pertsonaren mundua osatzen duten lekuak dira: auzoa, eskola, lantegia, baratzea edo lan-bulegoa. Leku horietan bilatzen ditu gizon, emakume eta haur bakoitzak justizia ekitatiboa, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik gabeko duintasuna. Eskubide horiek ez badute ezer esan nahi leku horietan, ez dute ezer esan nahi beste inon ere. Herritarrek ez badute irmotasunez esku hartzen beren ingurunean eskubide horiek babesteko, alferrikakoa izango da aurrerapenak bilatzea munduko gainerako lekuetan”.
Eleanor Roosevelt, AEBko lider politikoa eta aktibista
3. “Hezkuntza da mundua aldatzeko arma boteretsuena”.
Nelson Mandela, eskubide zibilen aldeko hegoafrikar aktibista
4. “Beharrezkoa da komunitate guztiek giza eskubideen gaineko heziketa intentsiboa jasotzea aurreiritziak gainditzeko”
Ruth Manorama, indiar aktibista
5. “Giza eskubideen arloko hezkuntza funtsezkoa da munduko bidegabekeriaren atzean dauden arrazoiei heltzeko. Zenbat eta hobeto ezagutu jendeak bere eskubideak eta gizarteko beste kide batzuenak, orduan eta prestatuago egongo da horiek babesteko”
Salil Shetty, Amnesty Internationaleko idazkari nagusi ohia
6. “Giza eskubideen arloko hezkuntzaren eraginak funtsezkoak izango dira pertsona bakoitzarengan, bere bizitzaren eta bere indarraren balioaren gaineko kontzientzia pizteko [...]”
Daisaku Ikeda, japoniar filosofoa, aktibista, idazlea eta hezitzailea
7. “Hezkuntza [...] beste giza eskubide batzuk erdiestea eta izatea ahalbidetzen duen giltza da”.
Katarina Tomasevski (Kroazia), NBEren errelatore berezia
8. “Haur-eskolan, haurrek errespetua, berdintasuna eta justizia ikasi eta esperimentatu behar lituzkete, giza eskubideen funtsezko balioak baitira. Giza eskubideen arloko hezkuntzak presentzia izan behar luke eskola guztietako programetan haurtzarotik: curriculumean eta testuliburuetan, politiketan, irakasleen formakuntzan, metodo pedagogikoetan eta, oro har, hezkuntza-ingurunean. [...] Giza eskubideen arloko hezkuntzak beren bizitzari buruzko erabaki aztertuak hartzeko aukera ematen die haurrei, baita egoerei modu kritiko eta independentean aurre egiteko aukera eta beste pertsona batzuen ikuspegiekiko enpatia sentitzeko aukera ere”.
Zeid Raad Al Hussein (Jordania), Nazio Batuen Giza Eskubideetarako goi-mandataria
Claire Fagin, estatubatuar erizaina, hezitzailea, unibertsitate-irakaslea eta aholkularia
NBEren Batzar Nagusia