2023ko abenduaren 10ean 75 urte beteko ditu Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak. Mundu osoko historian gehien itzuli den dokumentua da, eta herrialde guztiek adostu dute Adierazpeneko 30 artikuluetan azaltzen diren printzipio orokorrak lotesleak direla.
Gogoetarako inspirazio-iturria da, eta funtsezkoa da haurrei eta nerabeei munduko pertsona orok dauzkan askatasunen eta bermeen berri ematea.
Adierazpenaren urteurrena dela-eta, Amnesty Internationaletik material berria eskaini nahi dizuegu; haurrei eta gazteei Adierazpeneko artikuluak beren eguneroko bizitzarekin lotzeko aukera emango dien materiala da. Egokia da 10 urtetik aurrerakoekin lantzeko espazio ireki zein itxitan, eta hezkuntza formal nahiz ez-formaleko inguruneetarako balio du.
Materiala eskuragarri dago hemen.