Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
COVID-19aren aurkako txertoaren xiringa eta bialak
Blog

Ziztada justua: eskatu mundu guztiarentzako txertoak zure ikasleekin!

Carlos Sanguino, Espainiako AIko hezkuntzako arduraduna,

COVID-19ak aurrekaririk gabeko osasun-krisi globala eragin du, eta 2 milioi pertsona baino gehiago hil ditu. Era berean, desberdinkeriak agerian utzi eta larriagotu ditu, generoari lotutakoak barne, eta neurriz kanpoko eragina izan du herritar-talde baztertuengan. Zenbait giza eskubide arriskuan jartzen dituzten neurriak aplikatzera behartu ditu gobernuak, eta, hedatzen jarraitzen duen heinean, lanik gabe utz ditzake munduko lan-indarren erdiak, eta muturreko pobrezian murgil ditzake beste 150 milioi pertsona ere 2021. urtean.

Mundu osoko estatuek, enpresa farmazeutikoek, gobernuarteko erakundeek eta ikerketa-erakundeek neurriak hartu dituzte COVID-19a prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko produktu medikoak garatzeko, eta inoiz ezagutu gabeko lasterketa egin dute txertoak lehenbailehen sortzeko. Kalkuluen arabera, gobernuek ia 20.000 milioi dolar estatubatuar inbertitu dituzte, txertoen ikerketa, fabrikazioa eta banaketa bizkortzeko.

COVID-19aren aurkako ahalegin global itzel hori historiako immunizazio-ekimen handiena izan liteke. Baina, era berean, ezohiko erronkak daude giza eskubideen arloan, batik bat txertoen ekoizpenari eta banaketari dagokienez (nori banatu eta zer preziotan).

 

#UnPinchazoJusto kanpaina globalaren bidez, honako hau proposatu nahi dizuegu: zuen ikasleei ikusaraztea beharrezkoa dela mundu guztiarentzako txertoak izatea, eta ulertaraztea horrek lotura duela guztion giza eskubideak bermatzearekin.

Jarraian, proposamen orientagarri bat daukazu. Egokien iruditzen zaizun mailarako planteatu eta moldatu ditzakezu baliabideak.

Zer proposatzen dizugu Lehen Hezkuntzarako?

Adina: 10+

Iraupena: 15 minutu

1. Irakurri Ziztada justua izeneko kanpainari buruzko informazioa.  

2. Proiektatu txertoei buruzko ikus-entzunezko biziduna (2:10).

3. Bota erronka ikasleei, txertoen gurpila  osatzen saia daitezen (10 minutu).

Zer proposatzen dizugu Bigarren Hezkuntzarako?

Adina: 12+

Iraupena: 50 minutu

1. Irakurri Ziztada justua izeneko kanpainari buruzko informazioa. 

2. Erabili aurkezpen dinamikoa, txertoek giza eskubideen arloan dituzten inplikazioak azaltzeko (20 minutu).

3. Planteatu eztabaida bat gelan, aurkezpenean ageri diren bi galderetatik abiatuta. 

4. Aukera izanez gero, antolatu ekintza deigarri bat ikastetxeko ageriko espazio batean (sarrera, patioa, etab.).

Marraztu xiringa erraldoi bat paper jarraituan, eta ipini marrazkia espazio horretan, ZIZTADA JUSTUA dioen pankarta batekin eta aurkezpenean ikusitakoa zuen erara azaltzeko egindako kartel batzuekin batera.