Robert Bahar eta Almudena Carracedoren El Silencio de Otros dokumentaletik abiatuta Gerra Zibilean eta frankismoan jazotako eskubide-urraketen gainean hausnartzera garamatzaten jarduerak.
Jarduerak independenteak dira, eta ez dira zertan denak egin. Edonola ere, dokumentala osorik ikusi ostean egitea gomendatzen da. Dokumentala erraz aurki daiteke online plataformetan eta saltoki handietan.
Helburuak:
- Gerra Zibilean eta diktaduran zehar jazotako giza eskubideen urraketak ezagutu eta ulertzea.
- Memoria historikoaren eta erreparaziorako justiziaren garrantzia ulertzea.
- Ikasleak ahalduntzea, esku har dezaten zigorrik gabe geratu ziren eta gure oraina zein etorkizuna baldintzatzen dituzten eskubide-urraketen aurrean.
- Enpatiaren eta elkartasunaren bitartez besteen duintasuna eta sentimenduak ulertzea eta horien gainean sentsibilizatzea.
- Modu kritikoan ebaluatzea agintariek gai horri begira duten erantzukizuna.