Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren garrantzi historikoan eta mundu osoan ardatz inspiratzaile gisa duen balioan zentratutako tailerra. Jarduera hau online egiteko diseinatuta dago, eta 50-60 minutuko saio bat da. Planteatzen diren urrats guztiak egin daitezke, edo baten bat egin gabe utz daiteke, denbora gutxiago edukiz gero.
Helburuak:
• Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari eta horren garrantzi historikoari buruz hausnartzea.
• Giza eskubideek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia aztertzea.
• Modu kritikoan baloratzea nork bermatu behar dituen giza eskubideak.>