Herrialde askotan, gobernuek argudiatzen dute heriotza-zigorrak disuasio-neurri gisa balio duela, zigorra justifikatzeko; hala ere, modu arbitrarioan ezartzen da, diskriminatzailea da pertsona ahulenekin eta bizitza-eskubidea urratzen du. Heriotza-zigorra zigor krudel, anker eta umiliagarrietan gogorrena dela ulertzeko informazioa biltzen duen dokumentu laburra da hau. Heriotza-zigorrari buruzko mito ohikoenak indargabetzeko argudioak jasotzen ditu.
Helburuak:
- Gaia landu nahi duten hezitzaileen ezagutza bultzatzea.
- Bizitzeko eskubidea defendatzeko aukera ematen duten kontzeptu teoriko sendoak eskaintzea.