Ingurumen osasuntsurako eskubidearen ideia duela urte askotatik ari zen eztabaidatzen, baina garaipen nagusia 2022an iritsi zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak formalki giza eskubide unibertsal gisa aitortu zuenean. Eskubide horren barruan daude honako hauek eskuratzea: aire garbia, klima seguru eta egonkorra, edateko moduko eta saneamendurako ur egokia, elikagai osasungarriak eta modu jasangarrian ekoitziak, bizi, lan egin, ikasi eta jolasteko ingurumen ez-toxikoa, eta biodibertsitatea eta ekosistema oparoak. Gainera, beste eskubide batzuk babestea dakar, hala nola parte-hartze publikoa eta informazioa eta justizia eskuratzeko aukera.
Nazio Batuek planeta-krisi hirukoitz gisa –klima-aldaketa, biodibertsitatearen eta naturaren galera, eta kutsadura– hartu dutenari erantzuteko sortu da aitorpen hori, krisi horietako bakoitzak gero eta eragin handiagoa baitu mundu osoko giza eskubideetan.
Ingurumen osasungarria izateko eskubidea estuki lotuta dago beste eskubide batzuekin, hala nola bizitzeko, osasunerako, etxebizitzarako, elikadurarako, uretarako, kulturarako eta parte hartzeko eskubidearekin. Askotan, ingurumen-kalteek –kutsadurak, klimaren arloko ez-egiteak eta lurrak pilatzeak sortuak– zaildu edo eragotzi egiten dute oinarrizko eskubide horiek gauzatzea.
Jarduera-sorta honetan giza eskubideen kontzeptuaren sarrera bat aurkituko duzu, justizia klimatikoaren kontzepturakoa, baita gobernuek eta enpresek ingurumen-kalteak egitea eragozteko eta herritarren eskubideak babesteko duten erantzukizuna ere. Hiru jarduera eskaintzen dira eduki horiei buruz gogoeta egiteko.
Resultados de aprendizaje:
Giza eskubideen eta gure planeta eta ingurumena babestearen artean dagoen harremana aztertzea.
Ingurumen-eskubideak defendatzen dituztenek aurre egin behar dieten mehatxuak ezagutzea.
Injustizia klimatikoak eta ingurumenekoak desberdinkeriak larritzen dituela ulertzea.

