18 urtetik beherako haur eta nerabe asko iristen dira gure kostetara pertsona heldu baten laguntzarik eta zaintzarik gabe. Pobreziatik, gatazka armatuetatik eta giza eskubideen urraketa larrietatik ihesi beren etxeak atzean uzten dituzten milaka neska-mutilen errealitatea dago egoera horren atzean.
Gonzalo de Santisteban ilustratzailearen komiki honek Leas eta Adil adingabeen benetako historiak kontatzen ditu, bizimodu hobearen bila egindako bidaia. Migratzaileek jasaten dituzten eskubide-urraketen gainean sentsibilizatzeko erabil dezakezu materiala zure eskoletan. Gaian sakontzeko aukera ematen duten proposamen didaktiko batzuk ere badituzu.
Ikaskuntza-emaitzak:
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei begirako aurreiritziak eta estereotipoak identifikatzea.
• Hedabideetatik eta sare sozialetatik zabaltzen diren mezu toxikoak identifikatzea.
• Migratzaileen giza eskubideak eta duintasuna babesteko mezuak sortzea.
• Beren sorterritik alde egiten duten adingabe atzerritarren egoeraren gaineko kontzientzia hartzea.