#NeskakDebekatuta: Afganistango nesken hezkuntza-eskubidea

Afganistango neska bat kamerari begira ©Pixabay
Afganistango neska bat kamerari begira ©Pixabay

Afganistanen, Bigarren Hezkuntzako nesken eskolak itxita daude, talibanek berriro boterea hartu zutenetik. Neurri horrek larriki urratzen du hezkuntza-eskubidea, eta milioika nesken etorkizuna iluntzen du. Proposatzen dizugun materialaren bidez, hezkuntza-eskubidearen esanahiari buruz hausnartzeko eta neska horien alde esku hartzeko aukera izango duzu.

Ikaskuntzaren emaitzak:

  • Hezkuntza-eskubidearen urraketak biktimengan eta gizartean dituen ondorioen gainean sentsibilizatzea.

  • Hezkuntza-eskubideari buruzko 26. artikuluaren (GEAU) eta 28.-29. artikuluen (Haurren Eskubideen Hitzarmena) esanahia eta garrantzia ulertzea.

  • Munduko beste leku batzuetako nerabeen egoeraz jabetzea, eta aldaketak sustatzeko egoera hori ezagutzera eman behar dela ulertzea.

Materiala eskuragarri duzu esteka honetan.