Kaixo!
Almudena Carracedoren eta Robert Baharren (El Silencio de Otros, 2018) No estás sola: la lucha contra La Manada dokumentalaren proiekzioarekin lotutako jarduera didaktiko bat aurkeztera gatozkizue.
Dokumental horretan oinarrituta, hezkuntza-jarduera bat proposatu nahi dizuegu: dokumentala ikasgelan ikustea eta ondoren taldeko dinamika bat egitea. Dinamika horretan, erreferentzia gisa zenbait galdera erabiliz, ikasleek gogoeta egin dezaten sexu-onespenaren gainean, bortxaketaren kulturaren gainean, sexu-indarkerien larritasunaren eta aniztasunaren gainean eta probintzia bakoitzean sexu-indarkeriaren biktimak artatzeko 24 orduko krisi-zentro bat irekitzeko beharraren gainean. Post honetan erantsita dagoen irakasleentzako gidan daukazue jarduerari buruzko informazio guztia.
Jarduera hau edozein unetan egin daiteke ikasturtean zehar, baina bereziki interesgarria da azaroaren 25aren inguruan egiteko, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna baita.
Hauek dira jardueraren helburuak:
- Onespenaren eta bortxaketaren kulturaren kontzeptuak ulertzen eta barneratzen lagunduko duen gogoetarako espazio bat sortzea.
- Sexu-indarkeriaren eta haren modalitate desberdinen larritasuna ulertzea.
- Sexu-indarkeriaren biktimak artatzeko 24 orduko krisi-zentroak garrantzitsuak eta premiazkoak direla onartzea.
Probetxua ateratzea espero dugu!